Eguen Zuri ospatuko dugu

2012/02/14

Ostegunean, ostailaren 16an,  Eguen Zuri eguna da, Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa. Erderaz Jueves Lardero edo Jueves Gordo esaten zaio. Bizkai aldean oraindik mantentzen den ohitura da eta neska-mutilak ondoren datozan koplatxuen antzekoak kantatzen dituzte herrietan zehar.

Ikastolak gure ohiturak ezagutzeko eta bizitzeko helburua izanik, ostegunean Eguen Zuri ospatuko du eta goizean gure neska-mutilak herriko kaleetatik abesten ikusi ahal izango dituzue.

Eguen Zuriko astea
Jangoikoak emona guztia,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.

Eguen Zuriko eguna
Jangoikoak berak egina,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.

Eguen zuri honetan
hasi gara gu kantetan,
zuri-zuria maixuarentzat
beste enparauak geuretzat.

Hor goian-goian goldea
haren gainean belea,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilea.

Sibilia ta Granada
urdaiazpia ona da,
urdaiazpia ona da baina
hiru lukainkaz hoba da.

Emongo badozu emoizu
bestela ezetz esaizu,
ateondoko haizeok hartzean
amak ez gaitu bialdu.