Ongi etorri ikastolara!

2012/09/10

Gaur irailak 10, 2012-2013 ikasturteari hasiera ofiziala emango diogu.
Udako planak atzean utzi eta eta ilusioz betetako motxilarekin gatoz. Ilusioa irakasteko eta ikasteko; ilusioa taldean aritzeko, ilusioa proiektu berriak aurrera ateratzeko. Azken finean, ikusioa zuekin batera Txintxirriko bidea eraikitzeko. Baina…zuetariko asko bezalaxe, gu ere apurbat urduri bagaude, ez pentsa!

Ikastolon kantak dioen bezalaxe: koloretan amestu dezagun, koloretan bizi, sentituz pentsatu eta pentsatuz ekin diezaiogun ikasturte berriari.

Gora gure ikastola, gora Txintxirri ikastola!