Bizikidetza egun arrakastatsua!

2013/01/27

Kolore gorria lagun, bizikidetza arratsalde ederra pasatu genuen ikastolan urtarrilaren 25ean.

Azken urteetan ohikoa bihurtu den lez, urtarrilaren azken ostiralean “bizikidetza eguna”  ospatu dugu, Mohandas Karamchand (Mahatma) Gandhi hil zuten urteurrena ate joka izanik (1948ko urtarrilaren 28an hil zuten).

Hezkuntza komunitatea izanik partaide desberdinon harremanak modu egokian bideratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu gure proiektua aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, Ikastolako bizikidetza taldeak lanean dihardu, egunerokotasunean harremanetan sortzen diren arazoak bideratzeko agente guztien partaidetzarekin. Gurasoen, ikasleen eta irakasleon lan komunak ezinbestekoak dira.

Ostiralean, horiek denak praktikan jartzeko aukera izan genuen eta jolasetan, besteak beste, elkar besarkatu genuen, korapiloak askatzen ibili ginen eta krokodiloz beteriko errekak pasa genituen uretara erori gabe.

Hau guztia elkarlanean egin genuen eta egia esan, elkar lagunduz ederki pasatu ere.