Negutegian auzolana

2013/01/30

Agenda 21 taldea gogotsu ari da lanean eta urtarrilaren 19an, auzolanean, negutegia prestatzen aritu ziren.

Bedar txarrak kendu, erremintak prest utzi eta noski, lurrari astindu ederra eman. Horiek izan ziren egitekoak eta bikain bete ziren.

Otsailean prest egongo denez, ikasleekin sasoikoak eta gure produktuak diren elikagaiak erein edo landatzera joango gara. Era berean, konpostarekin ere aurrera jarraituko dugu.

Zain dezagun gure ingurumena!

Argazkiak

urtarrila13 073_640x480