Aisialdia 2013

2013/02/24

Ikastolen Elkarteko Aisialdi eskaintza oparoa dugu oraingo honetan ere. 2013ko eskaintza zehaztuta dago eta otsailaren 25ean zabalduko da matrikulazio epea.

Ikastolen Elkarteko udako aisialdi eskaintzaren jarraipena egiteko bloga dago, www.udalekuak.ikastola.net, www.ikastola.net-en alaba txikia.

Euskal Herriko ume, gaztetxo eta gazteak, udan, hizkuntzen saltsan jardutea da asmoa. Opor garai atsegin bat, txoko berri batetan, lagunez eta nola ez, hezitzailez inguratuta, euskaraz eta ingelesez!

Blogean, udalekuak hasi bitartean, momentu bakoitzean beharko den informazioa eta antolaketak sortzen dituen albisteak azalduko dira: matrikulaziorako argibideak, udaleku eta egonaldietara joan aurretik kontutan hartu beharrekoak (guraso bilerak, dokumentazioa…) eta informazio osagarria.

Udalekuak dirau bitartean, bertan egiten diren ekintzen jarraipena egiteko aukera ere izango da blogaren bidez.

Hona hemen 2013ko eskaintza osoa. Irakurri, aztertu eta…..aukeratu!

aisialdia2013