Badator korrika!

2013/03/12

Eman euskara elkarri!

Hau da aurtengo korrikaren mezua eta ikastolan buru belarri jarri gara korrikaren eta euskararen aldeko mezuak idazten.
Gu ere euskararen alde! izan da oraingoan gure aldarrikapena. Eta oraingo honetan Labezomorroffen eskutik.
Ostiralean izango dugu korrika txiki; kartelak, petoak….ai ene!
Datorren asteazkenean ordea, arratsaldeko 16:00etan korrika pasatuko da Elorriotik eta beti bezala ikastola bertan izango da, bere zatia egiteko prest.  Ziur aurten ere sorpresa ugari izango ditugula!

www.korrika.org

2013-03-12 18.38.02