Bioeraikuntza ikastaroa ikastolan

2014/08/5

Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko.

Ikastaro honen helburuak bioeraikuntzako obra batean murgiltzea, honen garapena ezagutzea eta bakoitzaren proiektuak aurrera eraman ahal izatea dira. Ikastaroan hurrengo pausuak jarraituko dira: erreplanteoa egin, lastozko hormak egiten ikasi, karearen nahasketak egin eta lastozko hormetan aplikatu.

Bestalde, beste aukera batzuk eskeiniko dira, hala nola, egurrarentzako berniz naturalak egin, erreboko koloretsuak pigmentu naturalekin…Bioeraikuntzan interesatuak dauden pertsonen bilgunea izango da!

Noiz: abuztuaren 25etik 29ra eta irailaren 1etik 5era
Informazioa: info.uknatura@gmail.com // 69275471 // 646742241

Bioeraikuntza ikastaroa