Ellkartasun karabana

2016/01/11

 

Gure lagun saharauientzat janari bilketa hasi genuen abenduan, 2016ko otsailean ELKARTASUN KARABANAN kanpamenduetaraino eraman ahal izateko. Horixe da kanpaina honen helburu nagusia.

Ekimen honetan honako produktu hauek bildu nahi ditugu: lekaleak, azukrea, olioa, arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, eta garbitasuneko gaiak (konpresak eta helduentzako pardelak).

Hori dela eta, Elorrioko udaletxeak egin zuen deiari jarraituz, ikastolako Amgala taldeko ikasleak gabonetan txandak egin dituzte Eroskin parte-hartzea bultzatuz. Behar bada zuetariko askok bertan ikusi eta produktuak utzi dituzue.

Oraindik baten batek bere  ekarpena ez badu egin eta gogoa badauka, mesedez urtarrilaren 18rako ikastolako sarreran dagoen kutxa handian utzi zuen produktuak .

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

karabana