Adin desberdinen arteko elkarlana

2016/03/14

LH 1ekoak lehen gizakiekin hasi ziren, DBH 1-2koek Historiaurrearekin jarraitu zuten, eta LH 5ekoek, aldiz, Historiarekin amaitu zuten.

Horretarako nagusienek txikienei eta alderantziz, bakoitzak landutakoari buruzko aurkezpena egin diote elkarri. Adin desberdinen arteko elkarlana eta jakintza partekatzeko aukera ezin hobea izan da.

Bide batez, ikasle guztiek ulertu dute,gauzak ez direla kasualitatez edota bat-batean gertatzen, eta lehen gizakitik gaur egunera egoera edo bizimodua ikaragarri aldatu dela. Garapena deitu diezaiokegu? Batek daki!