Oztopoak oztopo mugak gaindituz

2017/05/22

Aste berezia: Oztopoak oztopo mugak gaindituz.
Maiatzaren 15etik 19ra

Ikastolako ardatza ikaslea protagonista izatea den heinean, (pedagogia aktiboa), burutu dugun aste berezi honetan ere ez dugu salbuespenik egin. Oztopoak ozpoto mugak gaindituz leloa aukeratzerakoan jendarte honetan “oztopo” handienak izan ditzaketen pertsonen larruan jarri gara ikasle eta irakasleok. Honez gain “oztopo” horiek gainditzeko baliabideak ikusi eta ikasi ditugu, ekintza desberdinen bidez.

Honela, honako ekintzak burutu ditugu:

● Ikusmen urritasuna: kirolean, irakurmenean (braile)

● Gorren hizkuntza: zeinuen hizkuntza

● Ezintasun fisikoak: gurpildun aulkiak, beso gabeko artistak

● Bideo emanaldiak

● Hitzaldiak: ingeniaritza biomekanikoa (protesiak), GeuBe taldea.

Oztoporik handienak buruan bueltaka dabiltzan beldurrak dira, baina mundua jende ausartez beterik dagoela ikusirik, talde horretan sartzea erabaki dugu. Bizitza disfrutatzeko delako, garen bezalakoak gara eta elkarri lagunduz dena da posible!