Agur ikasturtea, ongi etorri uda!

2017/06/22

2016-2017 ikasturtea bukatu da eta ondo merezitako agurra eman diogu. Egun berotsua izan da ekainaren 21a, udako lehen eguna ofizialki. Hori dela eta, beroari aurre egiteko zer hobe eta ura; ura ikastolako zirrikitu guztietatik. Ze ondo pasa dugun!

    Ikasle batzuk datorren ikasturtean zikloz aldatuko dira, beste batzuk etapaz aldatuko dira eta beste batzuk, aurten DBh4n egon direnak, ibilbide berri bateri ekingo diote. Ikastolan HH-LH eta DBH egin ondoren, bakoitzak bere bidea egingo du. Zorte on!
    Gaur, agurra egiteko aprobetxatu dugu. Ikastolan egon direneko argazkiak ikusi ondoren, euren argazkiak jarri dituzte tabloian. Ikastolako historiaren beste urrats bat. Gogoratu ikastolako ateak zabalik dituzuela eta hemen izango garela nahi duzuenerako. Ze handia txikia izatea!