Txintxirri eta Abusuko ikasleek elkarlanean

2017/11/4

Elorrioko Txintxirri eta Abusu Ikastolen ikasleek postalak trukatu dituzte. Lehen Hezkuntzako Txintxirriko ikasleek postalak egin eta bidali dizkiete Abusu ikastolako ikasleei. Gure ikasleek poz handiz jaso dituzte eurentzako egindako postalak eta esker ona adierazi nahi izan diete bideo baten bidez. Abusu ikastolako gazteek ere eskerrak emateko bideoa bidali dute.

Eskerrik asko!