Murala abian

2018/02/18

Muralaren lehen zatia jadanik jarrita dago. Nola geldituko da bukaeran?

Ikastolak bere 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu ditu ikasturtean zehar. Ekintza bakoitzean hormairudi bat egingo da, ikastolaren ezaugarriak eta oinarriak erakusten dituena, eta guztiekin mural handi bat osatuko da.