Azken berriak

50urte, webgunea

Posted at 2018-07-10 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Mende erdi honetan ikastolaren ibilbidea laburbiltzen den webgunea sortu dugu, 50urteIkasturte honetan ikastolak bere 50.urteurrena ospatu du  “50 urte bidea zabaltzen” lelopean. 1968ko urtarrilaren 12an sortu zen ikastola eta aurten, data esanguratsu hori gogoratuz, ekintza ugari egin ditugu. Egindakoaren laburpena aurkezten dizuegu hemen, baina gure mende erdiko historia azaltzen duen webgune berria azpimarratu  nahi dugu.

50urte.elorriokoikastola.eus

 

Kurtsorea Txintxirri jauregiko leihoetan jarri eta eduki desberdinak ikusteko aukera izango duzue: sortzaileen azalpenak, langile ohien solasaldia, ikasle ohi eta gurasoak….gure pedagogia ezagutzeko eta barneratzeko aukera bikaina!

Ikastolako kide, ikasle, irakasle, ikasle-ohi, irakasle-ohi guztiak batu eta 50 urteak elkarrekin ospatzea izan da helburu eta harrotasunez esan behar dugu helburua bete egin dela.

Abenduan  urtemugako ospakizunei hasiera eman genien eta sortzaileei ondo merezitako gorazarrea egin genien. Ondoren, argazki erakusketa antolatu genuen. Zenbat oroitzapen, zenbat bizipen ikastolatik zehar eskegitako argazkietan. Hormek hitz egingo balute!

Euskal Kultura da gure oinarria, Euskal Curriculuma gure gidaria…eta horrela izanik, bertso afari ederra ospatu eta telebistan ikusi ahal izan genuen. Txapeldun handiak izan ziren gurekin, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio,  eta bertso sorta ederra bota zuten egun hunkigarri horretan.

Urteurreneko azken ospakizuna jaialdiarekin amaitu genuen, ekainaren 2an, ikastolako lagunak herriko plazan bilduz. Herritik sortua eta herriarentzat!

 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izan diren guztiei. Argi dago zuek denok barik hau ez dela posible, beraz…..ESKERRIK ASKO! 

Ikastolak mende erdi bat bete du, baina jadanik hurrengo mende erdira begira jarrita dago!

Facebooktwittergoogle_pluspinterestlinkedinby feather

Comments are closed.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ONARTU
Aviso de cookies