Elkarbizitzarako bidean

2019/10/12

Mundu honetan falta zaigun ikasgai garrantzitsu bat elkarrekin bizitzen ikastea da, horregatik ahalegin berezia egin behar dugu etorkizun hobe baten alde.

4 urte daramatzagu ikastolan KiVa proiektuarekin lanean. KiVa proiektuak 3 alorretan eragiten du: prebentzioan, esku hartzean eta jarraipenean. 

Guretzat elkarrekin bizitzea komunitate osoaren ongizatea bermatzen duen harreman eredua da, bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak ekarpen direla sentituz.

Errespetuz, ondokoarengandik ikasiz eta batez ere taldean lan eginez eta kritikotasunez jokatuz, mundu  hau eraldatu dezaketela sinetsarazi nahi diegu gure ikasleei, beraiek baitira beraien etorkizuna sortuko duten pertsonak .

Ikastolako KiVa egunean (urriaren 11n) jazarpenak Txintxirri Ikastolan lekurik ez duela aldarrikatu dugu. Denok batera eta taldeak duen indarra ozen esanez. Urte hauetan egindako lanak bere fruituak eman ditu eta loraldiak aurrera darrai.

Hel KiVari, hel elkarbizitzari!