Baigura ikastolaren aldeko garagardo salmenta

2015/05/16

Kaixo denoi,
Elorrioko Txintxirri ikastola eta Lekorneko Baigura ikastola duela urte batzuk harreman berezia hasi genuen. Ikastola biei bisitak, ikasleen arteko lanen trukaketa….azken finean, ikastolon hezkuntza proiektu komuna aurrera ateratzeko elkartasunezko indarren pilaketa.
Txertatutako irudia 1

Baigura ikastolak garagardo salmenta egiten ari da bere autofinantziaziorako. Elkartasunezko oinarrizko baloreei jarraituz, gure eragile guztiei salmenta honen berri zabaldu nahi dizuegu.
Eskaintzaren xehetasunak eranskinean dituzue: garagardo motak, prezioak….Irakurri itzazue eta interesatuak bazaudete, formulario honen bidez egin ezazue zuen eskaera maiatzaren 29rako.
Jakin ezazue maiatzaren 16an arratsaldeko 19:00etan Portalekun garagardoen dastaketa egingo dela.