Zer da musika?

2015/11/23

Azaroaren 22an musikarien eguna ospatzen da. Zezili deuna, edo Erromako Zezilia, Erroman jaio zen azaroaren 22an, eta Katanian hil zen 230.urtean, gutxi gora behera.

Egunaren ospakizuna aitzakia hartuta ikastolako gazteak musika zer den, nola sentitzen duten, zer gustatzen zaien…..hausnartzen jarri ditugu. Musika eta instrumentu ugari daude eta musikarekiko sentimenduak ugari ere. Zergatik? Gizabanako guztiek sentimendu desberdinak bizitzen dituzten bezala musika desberdin ere sentitzen dutelako.

Horiek guztiak agerian jarri eta bildu ditugu horma-irudi batean. Gora musikariak!