Zein egun ospatzen da maiatzaren 17an?

2016/05/18

Homofobia eta transfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17a. Egun honetan, sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubideari begiratzen diogu; neska zein mutil jaiotzeak ez baitu zure sexu gogoaren norabidea erabakitzen.

Bestalde, posible al da zakildun neska bat izatea? eta bulbadun mutikoa? Errealitate hauei bizkarra ematea alperrikakoa da. Hau guztia lantzeko, gelan ipuinak kontatu, bideo bat landu eta LH2-LH5 bitarteko ikasleak “Zapata gorridun mutikoa” antzezlana ikustera joan dira Arriolara; generoa eta sexua ez baitira bitan bereizi daitezkeen bi kontzeptu.
Zergatik jarri bada, mugak maitasunari? Maitasuna baino ez bada…

IMG-20160517-WA0006

 

LOTSARIK GABE (Berri Txarrak)
Josebak Garazi maite du eta
Garazik Joseba

dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea

Itsasok Iñaki maite du eta
Iñakik Itsaso
dena polita gizarte honentzat
Oihanek Aitziber maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea

Eta amorrua berriz
jabetzen da nitaz
baina muga guztiak
apurtzera goaz

Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea
lotsarik gabe
lotsarik gabe
begirunea
lotsarik gabe