Ikastolako ateak zabalik

2016/05/18

Aurtengo bigarren aste berezian (maiatzaren 9tik 13ra) Elorrioko hainbat elkarte, herritar, tabernari, dendari eta eragileekin elkarlanean aritu da gure ikastola.

Ziklo bakoitzak proiektu bat gauzatu du ikusi eta ikasitakoari esker. Esperientzia zoragarria izan da. Ikastolako txikienek hirugarren adineko emakumeekin gimnasian aritu dira; LH 1-2 Elorrioko aisialdi gida sortu dute; LH 3-4koak musikan oinarrituta musikal bat egin dute; LH 5-6koek ikastolan euskara bultzatzeko ekintzak proposatu dituzte Elorrioko egoera ezberdinak aztertu ondoren; eta, amaitzeko, DBHko ikasleek gaur egun eta aspaldiko gizartean eman diren aldaketen hausnarketa egin dute.

Gauzatutako proiektu guztiak azken egunean aurkeztu ditugu astean zehar bidelagun izan ditugun guztiekin.
Zuen ateak bezala, Txintxirriko ateak denontzat zabalik daude.