KiVa ikastola gara

2017/01/12

Kiva programa, beste 51 ikastolekin batera, martxan jarri dugu ikastolan eta gaur ongi etorri berezia eman diogu programari.

Mundu osoan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da Kiva, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua.

Astean zehar ekintza desberdinak egin dira, programa ezagutarazteko eta ikasleen parte hartzea areagotzeko. Kartelak, txapak, logo eta lelo lehiaketa eta KiVa abestia.

Bai, ikastolak abestia egin du eta gaur, zuzendariaren hitzen ondoren aurkezpena egin da. Elkarri lagunduz dena da posible, irabazitako leloa izan da gaurkoan protagonista eta hemendik aurrera presente izatea dugu helburu.

Eskola jazarpenari aurre egitea guztien eginkizuna da eta jazarpen kasu bakar bat gehiago ez gertatzea jarri dugu helburu. Ongizatearen izenean…
KiVa ikastola gara
Ikastola atsegina