Azken berriak

  • ‘Jazarpen kulturala frankismoaren garaian. Ikastolen sorrera’ dokumentala

    Leizaola Fundazioak ekoitzi du ‘Jazarpen kulturala frankismoren garaian. Ikastolen sorrera’ dokumentala. Ikus-entzunezko honetan euskarak eta euskal kulturak frankismoren garaian bizi izandako jazarpena azaltzen da. Eta euskara eta euskal nortasuna berreskuratzearen ildotik, ikastolen sorrerari arreta berezia eskaintzen zaio, izan ere ikastolen mugimendua euskal kultura berpizteko sortu ziren herritar taldeekin lotuta dago nahitaez. by

    Posted at 2017-07-04 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Agur ikasturtea, ongi etorri uda!

    2016-2017 ikasturtea bukatu da eta ondo merezitako agurra eman diogu. Egun berotsua izan da ekainaren 21a, udako lehen eguna ofizialki. Hori dela eta, beroari aurre egiteko zer hobe eta ura; ura ikastolako zirrikitu guztietatik. Ze ondo pasa dugun! Ikasle batzuk datorren ikasturtean zikloz aldatuko dira, beste batzuk etapaz aldatuko dira eta beste batzuk, aurten DBh4n […]

    Posted at 2017-06-22 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Ingurune hezitzaileak elkarlanean diseinatzen

    Ikastolako espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko disziplinarteko proiektu pedagogikoa jarri du martxan ikastolan. Zer nolako gelak/espazioak ditugu? Zer nolakoak nahi ditugu? Ikastolako irakasleak eta ikasleak prozesu partehartzaile baten bidez gure metologiari egokitzen zaion ikastola diseinatzen hasi dira. Lehenengo urratsean, hausnarketa egin dute egun ikastolan dauden guneen inguruan. Bigarren urratsean nahi ditugun espazioak irudikatu ditugu. Horretarako, maketak, irudiak, […]

    Posted at 2017-05-25 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Nazioarteko Elkartrukea 2017

    Maiatzaren 8tik 13ra bitartean DBH3-4ko ikasleek nazioarteko elkartrukean parte hartu dute. Urrian lehen hartu emana izan ostean Poloniara (Inowroclaw) joateko txanda heldu zaie. 6 egun hauetan ekintza desberdinak egiteko aukera izan dute, best eak beste: Varsovia bisitatu, udaletxean harrera, camping-ean gaua igaro, Torun herrira egun pasa joan… Bisitetan Poloniako historia ikasteaz gain (Royal Palace, Science […]

    Posted at 2017-05-16 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Ikastolana, 2138.kilometroa

    Korrika, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia ostiralean Elorrion izan zen. Hori dela eta, goizean Korrika txikia ospatu genuen Elorrion ikastetxe guztietako ume zein irakasleok. Egun zoragarriarekin tipi-tapa tipi-tapa abiatu ginen plazara! Iluntzean, Korrika20 heldu zen eta 2138.kilometroa egiteko ikasle eta guraso ugari izan ziren bertan. Ah zelako momentu hunkigarria!   […]

    Posted at 2017-04-08 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Irakur zaletasuna ikastolan

    Juul kanpaina, irakur zaletasunari bultzadatxo bat emateko ekintzak Euskal Herriko ikastoletako haurren irakur zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikasturtean zehar hainbat ekintza desberdin egin ditugu: liburu sekretua eta liburu ibiltariak etxez etxe ibili dira kontu-kontari liburuak elkar trukatu dituzte irakurlagun ekintza egin dugu, hau da, ipuinak bai irakurriz zein entzunez […]

    Posted at 2017-04-06 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Ebaluazio hezitzailea

    Joan zen larunbatean, martxoak 18, Txintxirri ikastolak LABek antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Jardunaldiaren izenburua: Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu ziren Oronako aretoan,  ebaluazio ereduen inguruko hausnarketa egiteko eta, ikastolak  gure pedagogia aktiboaren bereizgarria den gure ebaluazio hezigarriaren berri eman zuen. Mahai ingurua hemen ikus dezakezue. […]

    Posted at 2017-03-21 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Berdinak eta berdingabeak gara!

    Martxoak 8ak badu bere lekua Txinxtxirri ikastolan. Gaurkoan denok garen bezalakoak garela, ederrak eta politak alegia aldarrikatu dugu. Gorputz aniztasunarekin parekotasunaren alde lanean jarraituko dugu Txintxirrin. Gaur, atzo eta bihar bezala, parekidetasunaren alde pausuak ematen jarraitzen dugu. Garenak garena izanda aniztasunak  aberasten gaitu. Gora emakumeak! eta abestiak ondo dioen bezala, zeinen politak garen!​ *argazki eta […]

    Posted at 2017-03-08 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Sahara eguna

    Ikastolak Amgala elkartasunezko proiektuan lanean darrai eta otsailaren bukaeran burutuko dituen ekintza garrantzitsuen berria eman nahi dizuegu. – Sahara eguna ikastolan – Merkadilloa – Karabana Otsailaren 21ean, asteartean, ikastolan Sahara eguna ospatuko dugu. Ikasleek “Sahara hitzetan” ekimena osatuko dute. Zertan datza? Ikasleek Sahara hitz bakar batean definituko dute, eta hitz horiek guztiak Sahara herrialdeko mapan kokatuko […]

    Posted at 2017-02-20 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • KiVa programa gelan

    Urtarrilaren hasieran KiVa porgramari ongietorria eman genion ikastolan. Programaren nondik norakoak azaldu genizkien ikasleei, abestia egin genion eta KiVa Ikastola ofizialki bihurtu ginen. Langileekin bilerak egin ondoren, gurasoen txanda heldu zen eta horrekin amaitu ziren batzar informatibo guztiak.  Gurasoei eskainitako bileran “Gurasoen gida”ri egin zitzaion aipamen berezia. Gida honi esker gurasoek eskola jazarpenari buruz hitz […]

    Posted at 2017-01-31 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment