Azken berriak

  • Errebonbilloak 2014

    Gaur urriaren lehenengo domekan, Errebonbillo eguna ospatzen da Elorrion. Errebonbilloak elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Adin guztietako jendeak, gizon zein emakume, har dezake parte. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten […]

    Posted at 2014-10-05 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolak mende bete

    Ikastolek 14-15 ikasturteari hasiera eman diote “Ikastolak mendebete” lelopean. Ekitaldia, irailaren 27an izan da Andoaingo Bastero aretoan. Elorrioko Txintxirri ikastolak ez du hutsik egin urteroko zita honetara Euskal Herriko ikastola guztiekin batera lehenengo ikastolaren sortzaileari ondo merezitako gure aitortza adieraziz. Miguel Muñoak Donostian 1914an irekitako Euskal Ikastetxea da lehendabiziko ikastolatzat har genezakeena. ikasgai guztiak euskaraz ematen […]

    Posted at 2014-09-28 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • 100 urtez ikasgelan euskaraz

    Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela mendeurrena bete dela hizpide hartuz, ikastolen iragana, oraina eta geroari buruzko erreportajea landu du Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat. Larunbat honetan, irailaren 27an, 22:00etan, emango dute ETB1en. Hemen duzue erreportaje horren aurrerapena (klikatu irudian): Hauxe da Orio Produzkzioak etxeak erreportajeari buruz bidali duen oharra.   100 urtez ikasgelan euskaraz […]

    Posted at 2014-09-26 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • ‘Guraso izaten ikasten’ ikastaroa ikastolan

    Haurrekin batera hazi eta hezitzen ikastaroa. Nerea Mendizabal Etxebarriak emango du ikastaroa, urritik hasita (lehen saioa urriaren 7an)  eta ekainera arte, 9 saio. Bi orduko saioak. Izena emateko epea irailaren 22an hasiko da eta 30ean bukatu. plaza mugatuak dira beraz, interesa izanez gero lehenbailehen deitu ikastolara, informatu eta apuntatu!     by

    Posted at 2014-09-19 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari

    Kaixo, ikastolakideok Dakizuen bezala, une larriak bizitzen ari da Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Bertako auzapezak auzitara eraman du ikastola, egungo eraikinetik egozteko. Baionako auzitegian epaia galdu bazuen ere, Pauera jo zuen auzapezak, eta hango epaileak bat egin du haren eskariarekin. Joan den astean eman zuen epaia: Ikastolari iragan astearteko epea eman zion eraikina uzteko, handik aurrera, bertan jarraituz gero, eguneko […]

    Posted at 2014-09-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastola jaietan

    Gaur ikasturte berriari eman diogu irekiera ofizialki eta ongi etorria eman diegu HH2.zikloko, LHko eta DBHko ikasleei. Batzuk urduri eta beste batzuk lasai, beste ikasturte batean gauza asko ikasteko eta erakusteko prest. Ikastolak erronka ugari ditu eskuartean baina ilusioa nabaria izan da: HH1.zikloko eraikin berria, HH proiektu sendoa, Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, konpetentzia zientifikoa… Lan ugari […]

    Posted at 2014-09-10 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Lastoarekin lanean

    Oporrak amaitzear daude eta astelehenean ateak zabalduko dira berriro. Laster ikasleen irribarreak, zenbaiten negarrak ere, beteko dituzte  ikastolako gune guztiak baina bitartean dena prestatzen ari gara. Gelak garbitu, txokoak txukundu, planifikazioak zehaztu…eta noski, eraikin berriaren azken ikutuak eman. Eraikin berrian lan ugari egin dira uda honetan eta azken txanpa honetan itxidura egitea tokatzen da. Lastozko […]

    Posted at 2014-08-29 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bioeraikuntza ikastaroa ikastolan

    Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko. Ikastaro honen helburuak bioeraikuntzako obra batean murgiltzea, honen garapena ezagutzea eta bakoitzaren proiektuak aurrera eraman ahal izatea dira. Ikastaroan hurrengo pausuak jarraituko dira: erreplanteoa egin, lastozko hormak egiten ikasi, karearen […]

    Posted at 2014-08-05 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Oporrak!

    Oporraaaaaak!! Bai, gaur ikastolak  bere ateak zarratu ditu. Datorren irailaren 1ean bueltatuko gara.   by

    Posted at 2014-07-30 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Uztaileko auzolana

    Auzolana oso errotuta egon da gure herriko bizimoduan eta horrela definitzen da: auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan) adierazteko erabili ohi zen. Gaur egun lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da. Horrela bizi izan dugu ikastolan uztailaren bigarren astean. Ikasturtea […]

    Posted at 2014-07-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ACEPTAR
Aviso de cookies