Azken berriak

  • Nazioarteko Elkartrukea 2017

    Maiatzaren 8tik 13ra bitartean DBH3-4ko ikasleek nazioarteko elkartrukean parte hartu dute. Urrian lehen hartu emana izan ostean Poloniara (Inowroclaw) joateko txanda heldu zaie. by

    Posted at 2017-05-16 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Ikastolana, 2138.kilometroa

    Korrika, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia ostiralean Elorrion izan zen. Hori dela eta, goizean Korrika txikia ospatu genuen Elorrion ikastetxe guztietako ume zein irakasleok. Egun zoragarriarekin tipi-tapa tipi-tapa abiatu ginen plazara! Iluntzean, Korrika20 heldu zen eta 2138.kilometroa egiteko ikasle eta guraso ugari izan ziren bertan. Ah zelako momentu hunkigarria!   […]

    Posted at 2017-04-08 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Irakur zaletasuna ikastolan

    Juul kanpaina, irakur zaletasunari bultzadatxo bat emateko ekintzak Euskal Herriko ikastoletako haurren irakur zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikasturtean zehar hainbat ekintza desberdin egin ditugu: liburu sekretua eta liburu ibiltariak etxez etxe ibili dira kontu-kontari liburuak elkar trukatu dituzte irakurlagun ekintza egin dugu, hau da, ipuinak bai irakurriz zein entzunez […]

    Posted at 2017-04-06 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment
  • Ebaluazio hezitzailea

    Joan zen larunbatean, martxoak 18, Txintxirri ikastolak LABek antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Jardunaldiaren izenburua: Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu ziren Oronako aretoan,  ebaluazio ereduen inguruko hausnarketa egiteko eta, ikastolak  gure pedagogia aktiboaren bereizgarria den gure ebaluazio hezigarriaren berri eman zuen. Mahai ingurua hemen ikus dezakezue. […]

    Posted at 2017-03-21 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Berdinak eta berdingabeak gara!

    Martxoak 8ak badu bere lekua Txinxtxirri ikastolan. Gaurkoan denok garen bezalakoak garela, ederrak eta politak alegia aldarrikatu dugu. Gorputz aniztasunarekin parekotasunaren alde lanean jarraituko dugu Txintxirrin. Gaur, atzo eta bihar bezala, parekidetasunaren alde pausuak ematen jarraitzen dugu. Garenak garena izanda aniztasunak  aberasten gaitu. Gora emakumeak! eta abestiak ondo dioen bezala, zeinen politak garen!​ *argazki eta […]

    Posted at 2017-03-08 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Sahara eguna

    Ikastolak Amgala elkartasunezko proiektuan lanean darrai eta otsailaren bukaeran burutuko dituen ekintza garrantzitsuen berria eman nahi dizuegu. – Sahara eguna ikastolan – Merkadilloa – Karabana Otsailaren 21ean, asteartean, ikastolan Sahara eguna ospatuko dugu. Ikasleek “Sahara hitzetan” ekimena osatuko dute. Zertan datza? Ikasleek Sahara hitz bakar batean definituko dute, eta hitz horiek guztiak Sahara herrialdeko mapan kokatuko […]

    Posted at 2017-02-20 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • KiVa programa gelan

    Urtarrilaren hasieran KiVa porgramari ongietorria eman genion ikastolan. Programaren nondik norakoak azaldu genizkien ikasleei, abestia egin genion eta KiVa Ikastola ofizialki bihurtu ginen. Langileekin bilerak egin ondoren, gurasoen txanda heldu zen eta horrekin amaitu ziren batzar informatibo guztiak.  Gurasoei eskainitako bileran “Gurasoen gida”ri egin zitzaion aipamen berezia. Gida honi esker gurasoek eskola jazarpenari buruz hitz […]

    Posted at 2017-01-31 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Matrikulazio kanpaina 2017

    Bidea zabaltzen… 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitarte egongo da zabalik. Egun hauetan gure ikastola edota gure proiektuak ezagutu nahi dituzten guztientzat zabalik egongo da. Ikastolako Pedagogia aktiboa ezagutu nahi? Bioeraikina bisitatu nahi? Ebaluazioaren inguruan dugun proiektu berritzailearen inguruan hitz egin nahi? Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eraldatzailearen inguruan galdetu nahi? … Zuek denok gonbidatuta […]

    Posted at 2017-01-30 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • KiVa ikastola gara

    Kiva programa, beste 51 ikastolekin batera, martxan jarri dugu ikastolan eta gaur ongi etorri berezia eman diogu programari. Mundu osoan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da Kiva, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua. Astean zehar ekintza desberdinak egin dira, programa ezagutarazteko eta ikasleen parte hartzea areagotzeko. Kartelak, txapak, logo eta lelo lehiaketa eta […]

    Posted at 2017-01-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Jolastuz ikasteko aplikazioak

    Ikastolen Elkarteak lau aplikazio garatu ditu sarean erabiltzeko edo Android sistema duten gailuetan jolasteko: 1.- Mekanografia ikasi eta trebatzeko Hatz10 aplikazioa. 2.-  Ipuinak sortu, editatu eta etxean jasotzeko aukera ematen duen Kontalari 3.- Argitxo iratxoa, gure pertsonaia estimatua zaindu eta harekin jolasteko aukera ematen duena 4.- Txirritx kilkerrarekin joko eta jolas ugari egiteko aplikazioa Hatz10 Mekanografia […]

    Posted at 2016-12-27 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ONARTU
Aviso de cookies