Bizikidetza

Elorrioko Txintxirri ikastolarentzat, bizikidetza komunitate osoaren ongizatea bermatzen duen harreman eredua da, bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak ekarpen direla sentituz.

Gure helburua ikasleak jendarte justuago baten bidean, herritar eragile, laguntzaile, erabaki arduratsuak hartzeko gai eta gatazkak era baketsuan konpontzeko gai izatea da. Horretarako, guztion eskubideak oinarri hartuta eta
partaide bakoitzaren nolakotasunak aberastasuna direla sentituz.
Hau horrela izan dadin ikasleen kexak, zalantzak, proposamenak etab. mahai gainean jartzeko lekua da ikastola. Beraien iritzia garrantzi handikoa da, gai honen inguruan egiten dituzten ekarpenak aberatsak izaten direlako.
Horrela, ikastolak, ikasleen aldeko apustua egiten du, gai honen inguruan esateko duten horrekiko konfiantza erakutsiz. Beraien inplikazio maila handitzeko lanean jarraituko dugu.

Hori guztia lortzeko, ikastolak, bere egunerokotasunean lantzen du bizikidetza, guztien artean elkarreragin positiboa erraztuz. Guztion lana da gai honen inguruan gogoeta egitea eta bizikidetza hobetzeko jarduera desberdinak pentsatzea eta abian jartzea.

ZINTZOTASUN EREDU: Urtero, Burlatan (Nafarroan) egiten den lasterketan, Abel Mutai korrikalari Keniarra (2012ko Londreseko joko olinpikoen irabazlea), nahastu egin zen. Helmugara iritsi zela uste zuen, eta abiadura moteldu zuen.

Bere atzetik zetorren Ivan Fernandez Anaya, gertaturikoaz ohartu eta berari abisatzen saiatu zen; keinu bidez. Azkenean, Abelek irabazi zuen lasterketa.

Ivanek, aukera izan zuen Abel aurreratzeko, baina, aurreratu beharrean, berari lagundu zion.

Ez zion probetxua atera egoerari …ez zen egoera horretaz baliatu…Ez! Berak, prestutasunez jokatzea erabaki zuen.

Horrelako albisteak, ez dira sarri notizien lehen orrialdeetan agertzen…baina, guk, indarra eta garrantzia ematea nahi izan diogu!

Gaur egun bizi garen gizartean, horrelako jarrerak txalotzekoak direlako!

“La honradez es siempre digna de elogio, aún cuando no reporte utilidad, ni recompensa, ni provecho” Cicerón.

Gogoratu, norbaitek Bizikidetza taldeari zerbait interesgarria helarazi nahi badio, gero taldeak gainontzeko gurasoei bidaltzeko, helbide elektroniko bat dagoela: bizikidetza@elorriokoikastola.eus
Zuen partehartzea ezinbestekoa da, beraz, animatu!

Oharrak:

* Seme alabei ikastolan egindakoaz galdetzeko 25 modu bitxiz osaturiko galdetegia. Zelan ikastolan? ¿Como ha ido en el cole?
* Kirolarekin loturiko dekalogoak, joko garbiarena eta ikusle onarena. Dekalogoa-kirola (eu/es)
*Egunero besarkadak behar ditugu. Todos los dias necesitamos abrazos. Besarkadak_abrazos (eu/es)
*”Nunca será tu trabajo mantenerlo interesado”: Carta de padre a hija conmueve a redes sociales. Gutuna
* Neba arreben arteko harremanak indartzeko edo goxatzeko hainbat gako” 10 Herramientas para estrechar el vínculo entre hermanos
*Balioen lanketa baliagarraik diren pelikulak:
“Cadena de favores”- Mimi Ledder
              “Me llaman Radio”- Mike Tollin
              “Un sueño posible”- John Lee Hancock
              “Quiero ser como Beckham”- Gurinder Chadha
              “Slumdog Millionaire”- David Boyle

BARNE ARAUTEGIA