Elkarrekin bizitzen

Gaur egungo gizarteek zenbait erronka handi dituzte. Hona hemen horietako batzuk: herritarrak heztea, etniak, nazionalitateak eta taldeak elkarrekin bakean bizi daitezen; gizarte mota bat garatzea, gure gazteek hura eraikitzen parte-hartze aktiboa izan dezaten, beren burua gizartetik babestu
edo marjinatu beharrean.

Erronka horiei aurre egiteko, zalantzarik gabe, gizarteak eta hezkuntzak ahalegin garbia egin behar dute, helburu argien bitartez, bai eta ebaluazio zehatza ere, lorpenak egiaztatzeko. XXI. menderako oinarrizko hezkuntzaren kalitate hobetzeko, ez da nahikoa “gauza bera egitea, denbora luzeagoan”. Nahitaezkoa da beste hezkuntza eredu batean pentsatzea, beste garai batzuetatik jasotako aldaera apaindua bakarrik izan ez dadin.

Elkarrekin bizitzen ikastea, ezagutzen transmisioa baino gehiago, gaur egungo hezkuntzaren ikaskuntza garrantzitsuenetarikoa da. Alde horretatik, gizarte demokratikoek balio handiko baliabidea dute, gure inguruan gertatzen ari diren zenbait aldaketa sozial azkarrei aurre egiteko: herritarren
hezkuntza.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atseginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ONARTU
Aviso de cookies