Comedor

El servicio de comedor este curso 2016-2017 comenzará el 8 de septiembre y concluirá el 21 de enero de 2017, ambos días incluidos. 

Jantoki berria atondu dugu ikasturte honetan ikastolan eta bertan egindako janaria zerbitzatzen da. Jaki naturalekin egindako bazkariak ematen dira. Umearen garapen eta premiei egokitutako menuak ditugu.

Ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoarekin bi txanda nagusi bereizten ditugu. 2 eta 3 urtekoak 12.15etan bazkaltzen hasten badira ere, 12.30etan 4 eta 5 urtekoak eta LH1-2 eta 3ko ikasleak gehitzen dira lehenengo txanda honetan.
Bigarren txandan ordea, LH4tik hasita DBHko 4.mailara arteko ikasleak biltzen dira jantokian 13:30ean.

OHARRA: Jantokian geratzen ez direnak, 14:20ak arte ezin dira ikastolan sartu, jantokian geratzen diren umeen zaintza ez oztopatzeko.

IKASLEEN ONGIZATEA……ON EGIN!

  • Ikastolan bertan sukaldatzen da.
  • Bertoko eta sasoiko produktuak.
  • Modu osasungarrian.
  • Kalitatezko produktuak.
  • 2 urtetik goragoko ikasle eta irakasleentzat zabalik ikasturte osoan zehar.
  • Urterako, hilerako edo egunerako kontratagarria.

Ongizatearen irizpideak

Zeintzuk dira ikastolak jantokian ongizatea lortzeko adostu dituen irizpideak? Guraso, ikasle, zuzendaritza eta Ausolan enpresaren artean adostutako konpromisoak  irakur itzazue.