IKT

“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”

Horrela definitzen du Euskal Curriculumak IKT konpetentzia. Beraz, hau ardatz dugula Ikastolan hainbat ekintza eta proiektu garatzen ari gara, I+K teknologiak gure eguneroko zereginetan txertatuak dituen ikastolan izan nahi dugulako, kudeaketa, antolaketan zein irakaskuntza prozesuan.

Ikastolak behar duen hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu IKT planak, bai hezkuntza prozesuan eta bai eskolaren kudeaketan, modu koherente eta aproposean.

Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleok, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar ditugu eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.

Ikastolen ikasmaterilagintza proiektuekin bat eta ikas-irakaskuntza prozesua hobetzera zuzenduriko IKT baliabideak erabiltzen ditugu. Euskarrien arteko osagarritasuna zaintzen da (papera, IKTak…) ekimen guztiak bateratzeko konbinaketa metodologikoak lotura zuzena ere landuz.

Beraz, hauek dira gure helburuak:

– Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektuan, Proiektu Kurrikularrean eta ikastola osoaren kudeaketan integratzea.
– IKT tresnak autonomiaz erabiltzea.
– IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.
– Ikastolako agente guztien arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduak ezartzea.

Guzti honen kudeaketa egiteko ikastolak urtero IKT plana osatzen du, kudeatzeko tresnak, formazioa zein baliabide pedagogikoak bertan txertatuz. Hona hemen lanerako erabiltzen ditugun tresnak zein proiektuak esparru guztietan.

IKT-IKAS IRAKASKUNTZAN

– TXANELA.NET proiektuak Txanela proiektua osatzen duten unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko proposatzen diren IKT jardueren web gunea.

– CD-ROMak. Barne sarean ditugu, ikasle guztientzat erabilgarri.

– KOADERNO DIGITALAK.  Ikastolen Elkarteko bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Ikastola web 2.0 ibilbide berrian ikasleentzako tresnak ezinbestekoak dira. Moodle plataforman garatua eta autozuzenketan oinarrituta.

– LIBURU DIGITALAK. Lh eta DBHn arbela digitalen bidez liburu digitalak erabiltzen dira.

– BLOGAK, talde desberdinen lanak eta egunerokoa biltzen dituen tresnak.

– EKI DIGITALA.  Eki digitala I+G egitasmoa da. EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialen aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.  Ikasleek paper euskarriko testulibururik gabe eremu digitalean lan egiten dute. Hiru urtetan eta esperimentazio proiektuan partaide izanik, DBHko ikasleek Naturaren Zientziak irakasgaia landuko dure digitalki.

IKT-DBH

IKT-KUDEAKETAN ETA ANTOLAKETAN

– IKUDEA, Ikastolen Elkarteko kudeaketa administratibo zein akademikorako softwarea; ikastolako taldeen informazioa, ebaluazio aktak, buletinak, familien eta langileen datuak…

– TXIKS. Ikastolako kudeaketa sistema osoa, erabateko kalitatean oinarrituta dagoena, TXIKS deituriko sisteman daukagu. Gure prozesuak, adierazleak, argibideak, erregistroak…..dena bertan dago, erabiltzaileen esku.

KOMUNIKAZIO TRESNAK. Gure egunerokotasunean hainbat eta hainbat tresna erabiltzen ditugu: webgunea, egutegi partekatuak (calendar), intraneta, lan kolaboratiboak egiteko tresnak (drive)…