Jangela

2016-2017 ikasturteko jantoki zerbitzua, 2016ko irailaren 8tik  2016ko ekainaren 21era izango da, biak barne.

Jantoki berria atondu dugu ikasturte honetan ikastolan eta bertan egindako janaria zerbitzatzen da. Jaki naturalekin egindako bazkariak ematen dira. Umearen garapen eta premiei egokitutako menuak ditugu.

Ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoarekin bi txanda nagusi bereizten ditugu. 2 eta 3 urtekoak 12.15etan bazkaltzen hasten badira ere, 12.30etan 4 eta 5 urtekoak eta LH1-2 eta 3ko ikasleak gehitzen dira lehenengo txanda honetan.
Bigarren txandan ordea, LH4tik hasita DBHko 4.mailara arteko ikasleak biltzen dira jantokian 13:30ean.

OHARRA: Jantokian geratzen ez direnak, 14:20ak arte ezin dira ikastolan sartu, jantokian geratzen diren umeen zaintza ez oztopatzeko.

IKASLEEN ONGIZATEA……ON EGIN!

  • Ikastolan bertan sukaldatzen da.
  • Bertoko eta sasoiko produktuak.
  • Modu osasungarrian.
  • Kalitatezko produktuak.
  • 2 urtetik goragoko ikasle eta irakasleentzat zabalik ikasturte osoan zehar.
  • Urterako, hilerako edo egunerako kontratagarria.

Otsailean egindako hobekuntza-bileraren ondoren, ongizatearen irizpideak aplikatuta hona hemen menu berriak:

Ongizatearen irizpideak

Zeintzuk dira ikastolak jantokian ongizatea lortzeko adostu dituen irizpideak? Guraso, ikasle, zuzendaritza eta Ausolan enpresaren artean adostutako konpromisoak  irakur itzazue.