KiVa programa gelan

2017/01/31

Urtarrilaren hasieran KiVa porgramari ongietorria eman genion ikastolan. Programaren nondik norakoak azaldu genizkien ikasleei, abestia egin genion eta KiVa Ikastola ofizialki bihurtu ginen. Langileekin bilerak egin ondoren, gurasoen txanda heldu zen eta horrekin amaitu ziren batzar informatibo guztiak.  Gurasoei eskainitako bileran “Gurasoen gida”ri egin zitzaion aipamen berezia.

Gida honi esker gurasoek eskola jazarpenari buruz hitz egiten dugunean zehazki zeri buruz ari garen jakiteko pista batzuk ematen dizkigu. Bestalde, horrelako egoera baten aurrean gaudenean gurasoek zer egin dezaketen ere argi eta garbi azalduta dago. Gida benetan erabilgarria da eta hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Aurkezpen guztiak egin ondoren, lanean hastea gelditzen da eta urtarrilaren azken astean LHko ikasle guztiak lehen saioekin hasi dira. Irrikaz eta gogotsu ibili dira. Proiektu honek eskaintzen dizkigun ariketa eta jarduerei ilusioz egin diote lehen harrera.

Dagoeneko hasi gara ikasleen ahotan gure ikastola KivA ikastola dela entzuten. Beraz, ez dezagun ahaztu eta esan dezagun ozen: gure ikastolan ez dugu eskola jazarpenik onartzen!!

Bisitatu gure webguneko KiVa orria