Orientazio zerbitzua

Gure eginkizuna hezkuntza prozesuan laguntzea da, eginkizun hau hiru eremutan banatzen dugularik:

IKASLEAK:

– Zailtasunak dituztenean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan zergatiak aurkituz eta modu egokiagoaz aurre egiteko jarraibideak emanez berari eta berarekin arituko diren irakasleei

– Horrela dagokionean, bakarkako laguntza emanez gela arruntean edo laguntza gelan

– Pertsona garapenean aholkua emanez, behar dutenean

GURASOAK:

– Seme-alaben pertsona bilakaeran jarraibideak emanez, horrela eskatzen dutenean

– Seme-alaben zailtasunen zergatiak bilatuz eta aurre egiteko jarraibideak emanez

– Beste teknikari batengana bideratuz, behar denean

– Formakuntza emanez, horrela erabakitzen denean

IRAKASLEAK:

– Ikasle baten edo ikasle talde baten ikasketa edo pertsona zailtasunetan zergatiak aurkituz eta jarraibideak emanez

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagungarriak izan daitezkeen materialak sortuz

– Ikasleen jarraitze prozesuan parte hartuz, horrela behar denean

– Curriculum egokitzapenak egiten lagunduz

Aurten orientatzailearekin edo kontsultorearekin hitz egiteko eguna ondorengoa izango da:

ASTEARTETAN 15:30etik -16:30etara

Hala ere gogoratu lana errazte eta hobetze aldera, aurrez orientatzailearekin egoteko eskaera orria bete behar dela. Eskaera orria idazkaritzan izango duzue eskuragarri edo hemen deskargatu dezakezue:  Orientatzailearekin kontsulta . Bete ondoren irakasle gelan utzi beharko duzue eskaera edo emailez bidali bizikidetza@elorriokoikastola.eus helbidera.