Azken berriak

  • Sukaldari bikainak!

    Ikastolan “Ongizatea sukaldatuz” proiektua izan dugu  Basque Culinary Center-ekin elkarlanean. Helburu nagusia elikadura osasungarria bultzatzea izan da, bai ikasleengan bai gurasoengan. Horretarako, ikasleentzat eta gurasoentzat ere tailerrak antolatu  dira. Otsailaren 24tik 26ra bitartean izan dira tailer horiek. Goizetan ikasleak Eroskira irten dira sasoiko produktuak erostera. Gero, BCC-ko sukaldarien laguntzaz, produktu horiek sukaldean egin eta bertan bazkaldu dute. Ikasleek sukaldean […]

    Posted at 2015-03-02 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Sahara egun arrakastatsua

    Otsailaren 26an Sahara eguna ospatu zen ikastolan. Egunean zehar ekintza desberdinak egin zituzten ikasleek: izenak arabieraz idatzi, Sahara herriaren inguruko pelikula eta dokumentalak ikusi, bandera margoztu, musika entzun… 17:ooetatik aurrera elkartasun-merkatua antolatu zen plazan, Amgala proiektuko kideekin batera (Lajwad elkartea eta institutua). Ikasleek egindako eskulanak eta hainbat elkartek emandako objektuak izan genituen salgai. Saharako materialen erakusketa […]

    Posted at 2015-03-02 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Egutegi irekia

    Mezu honen bidez web gunean sartu dugun atal berri baten inguruko informazioa eman nahi dizuegu, ikastolan egiten diren ekintzen inguruko informazio guztia biltzen duen egutegia hain zuzen ere. Espero dugu erabilgarria izatea! 1. Zerbitzuak atalaren barruan, egutegia irekia deituriko atal berria ikusiko duzue. 2. Bertan klikatuz gero, orria zabaldu eta egutegi bat ikusiko duzue, irudian agertzen den […]

    Posted at 2015-02-25 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Sahara eguna

    Amgala proiektuak azken urteetan hainbat eta hainbat ekintza egin ditu bai kanpalekuetan bai Elorrion. Kirol ekipamentuak, eskola materiala, ordenagailu gelak…. eta ortuak segitea bultzatu du Amgala dairan. Honez gain, elkartasunezko proiektuaren helburu garrantzitsuenetariko bat Elorrion Saharar herriaren egoera jakinaraztea eta lau haizetara zabaltzea. Otsailaren 27an, Sahara Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zeneko 39.urteurrena ospatzen da. Hau dela […]

    Posted at 2015-02-25 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Aitor Arana idazlea ikastolan

    “Lagun berezi bat” eta “Maitasun sua” liburuak irakurri ondoren, Aitor Arana idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dugu. Liburu guztiek dute egia eta fikzioa; eta ederra da idatzitakoaren zergatiak ezagutzea liburuari mamia ateratzeko. Eskerrik asko Aitor, zure istoriengatik!   by

    Posted at 2015-02-23 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • #ESKUTIK eskura

    Elorrioko Txintxirri ikastolak herrigintza balorea berriro ere eskutik helduta, Errrigora kanpainaren ondoren #ESKUTIKeskura kanpainarekin bat egiten du. Eskatu oliba olio birjina estra ekoizlean jatorrizko prezioan eta jaso ikastolan!  Eskaera egiteko, bete ezazu ondorengo formularioa: EGIN ZURE ESKARIA #ESKUTIKeskura bertoko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. ZERTARAKO?                   […]

    Posted at 2015-02-23 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Lehen liburu foruma ikastolan

    Aste honetan lehenengo Liburu Foruma ospatu dugu ikastolan.  Hau izan da aztergai izan dugun liburua: Padres brillantes, maestros fascinantes. Guraso eta irakasleen arteko solasaldia izan da giro ezin hobean eta labur gelditu zaigu. Hurrengoa noiz helduko zain gelditu dira partehartzaileak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!     by

    Posted at 2015-02-11 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Santa Ageda edurtsua!

    Aurten Santa Ageda bezpera edurtsua izan dugu. Gure ohiturei jarraituz koplak abestu ditugu atzoko San Blas opilaren usain goxoa makil hotsekin ordezkatuz. Abestu eta gero, edurrarekin jolasteko tartea ere izan dute ikasleek…   by

    Posted at 2015-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • San Blas opila

    San Blas egunako tradizioari jarraiki ikastola opil goxoaren usainez bete dugu. by

    Posted at 2015-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolan, denok gara gu

    Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa dugulako, […]

    Posted at 2015-01-23 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment