Azken berriak

  • Lehen liburu foruma ikastolan

    Aste honetan lehenengo Liburu Foruma ospatu dugu ikastolan.  Hau izan da aztergai izan dugun liburua: Padres brillantes, maestros fascinantes. Guraso eta irakasleen arteko solasaldia izan da giro ezin hobean eta labur gelditu zaigu. Hurrengoa noiz helduko zain gelditu dira partehartzaileak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!     by

    Posted at 2015-02-11 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Santa Ageda edurtsua!

    Aurten Santa Ageda bezpera edurtsua izan dugu. Gure ohiturei jarraituz koplak abestu ditugu atzoko San Blas opilaren usain goxoa makil hotsekin ordezkatuz. Abestu eta gero, edurrarekin jolasteko tartea ere izan dute ikasleek…   by

    Posted at 2015-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • San Blas opila

    San Blas egunako tradizioari jarraiki ikastola opil goxoaren usainez bete dugu. by

    Posted at 2015-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolan, denok gara gu

    Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa dugulako, […]

    Posted at 2015-01-23 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Multimedia txokoa

    Ikasturtea aurrera doa baina jadanik 2015ean buru belarri sartuta dago. Alde batera utzi dugu urte zaharra eta ekimen zahar eta berriekin aurrera jarraitzen dugu. Zenbat gauza egiteko, zenbat erronka betetzeko, zenbat ikasteko, zenbat irakasteko, zenbat…. Bitartean, mezu honen bidez ikastolako web gunearen multimedia atalaren inguruko azken berriak jakinarazi nahi dizkizuegu. Abenduan ekimen ugari eta garrantzitsuak […]

    Posted at 2015-01-13 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Eraikin berriaren historia

    Aste buru honetan eraikin berriaren inaugurazio ofiziala izan dugu. Helburu guztiak bete ditugu eta laster horren berri jasoko duzue bide honetik: gonbidatuak, hitzak, argazkiak…. Baina oraingoan, eraikin berriaren historia argazkietan biltzen duen bideoa partekatu nahi dugu zuokin. Zorionak Txintxirri! by

    Posted at 2014-12-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Txilin hotsa Txintxirrin

    GOIZ GOIZETIK TXILIN HOTSA DAGO TXINTXIRRIN, EUSKARARI DEIKA GABILTZA RIN ETA RIN EUSKAL HERRIA EUSKALDUNDU DADIN. UME, GURASO ETA IRAKASLEAK POZEZ GAUDE GU OIHUKATUZ EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU ETA HORRETAN GOGOR LANEAN DIHARDUGU. 365 EGUN BADAUZKA URTEAK, IZAN DITZAGUN DEN DENAK EUSKARAZ BETEAK, ARGITXO, LAGUN, GURASO, AMAMA… ZAHAR ZEIN GAZTEAK ERABILI DEZAGUN, MEREZI DU ETA […]

    Posted at 2014-12-03 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Udazkeneko bioaniztasuna

    5 urteko ikasleak buru belarri ibili dira udazkena lantzen proiektu borobila eginez. Proiektuaren lehen urratsean zuhaitzak ezagutu dituzte. Zenbat zuhaitz mota desberdin! Jarraian udazkeneko fruitu eta elikagaiak aztertzen ibili dira. hosto bilduma egin eta gero, erakusketa bikaina egin dute. Biba zuek! by

    Posted at 2014-12-03 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolen Elkarteko uzta oparoa

    Aurten ere, Ikastolen Elkarteak sorturiko materialen katalogoa eskuratu dugu. Berriro ere eskaintza paregabea egiten digute. Hemen duzue katalogoa. Eskaera Ikastolaren bitartez bideratzen baduzue tarifa prezioa aplikatuko da katalogoan agertzen diren liburu eta cd-en prezioetan. Hau da, batez beste %15eko deskontua produktu horietan (jostailuetan ez). Beraz, zera eskatzen dizuegu: zerbait erosi behar baduzue ez egin eskaera […]

    Posted at 2014-11-21 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Hezkuntza, legez eta bidez

    Abagune berezia dugu euskal hezkuntzan, zuzenean edo bidean ekimen desberdinak eraginez: LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa, eraso bortitzak Ikastolen aurka Ipar Euskal Herrian. Agian… Hezkuntza Legea EAEn. Euskal Herriko hezkuntza sistemen zikloa agorturik, aukera berrien atarian? Testuinguru honetan Ikastolen Elkarteak Legea hartu du eztabaidagai, Legea bidean egonik, hobekuntza esanguratsuak ezartzeko eta berariazko hezkuntza […]

    Posted at 2014-11-20 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment