Azken berriak

  • 100 urtez ikasgelan euskaraz

    Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela mendeurrena bete dela hizpide hartuz, ikastolen iragana, oraina eta geroari buruzko erreportajea landu du Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat. Larunbat honetan, irailaren 27an, 22:00etan, emango dute ETB1en. Hemen duzue erreportaje horren aurrerapena (klikatu irudian): Hauxe da Orio Produzkzioak etxeak erreportajeari buruz bidali duen oharra.   100 urtez ikasgelan euskaraz […]

    Posted at 2014-09-26 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • ‘Guraso izaten ikasten’ ikastaroa ikastolan

    Haurrekin batera hazi eta hezitzen ikastaroa. Nerea Mendizabal Etxebarriak emango du ikastaroa, urritik hasita (lehen saioa urriaren 7an)  eta ekainera arte, 9 saio. Bi orduko saioak. Izena emateko epea irailaren 22an hasiko da eta 30ean bukatu. plaza mugatuak dira beraz, interesa izanez gero lehenbailehen deitu ikastolara, informatu eta apuntatu!     by

    Posted at 2014-09-19 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari

    Kaixo, ikastolakideok Dakizuen bezala, une larriak bizitzen ari da Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Bertako auzapezak auzitara eraman du ikastola, egungo eraikinetik egozteko. Baionako auzitegian epaia galdu bazuen ere, Pauera jo zuen auzapezak, eta hango epaileak bat egin du haren eskariarekin. Joan den astean eman zuen epaia: Ikastolari iragan astearteko epea eman zion eraikina uzteko, handik aurrera, bertan jarraituz gero, eguneko […]

    Posted at 2014-09-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastola jaietan

    Gaur ikasturte berriari eman diogu irekiera ofizialki eta ongi etorria eman diegu HH2.zikloko, LHko eta DBHko ikasleei. Batzuk urduri eta beste batzuk lasai, beste ikasturte batean gauza asko ikasteko eta erakusteko prest. Ikastolak erronka ugari ditu eskuartean baina ilusioa nabaria izan da: HH1.zikloko eraikin berria, HH proiektu sendoa, Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, konpetentzia zientifikoa… Lan ugari […]

    Posted at 2014-09-10 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Lastoarekin lanean

    Oporrak amaitzear daude eta astelehenean ateak zabalduko dira berriro. Laster ikasleen irribarreak, zenbaiten negarrak ere, beteko dituzte  ikastolako gune guztiak baina bitartean dena prestatzen ari gara. Gelak garbitu, txokoak txukundu, planifikazioak zehaztu…eta noski, eraikin berriaren azken ikutuak eman. Eraikin berrian lan ugari egin dira uda honetan eta azken txanpa honetan itxidura egitea tokatzen da. Lastozko […]

    Posted at 2014-08-29 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bioeraikuntza ikastaroa ikastolan

    Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko. Ikastaro honen helburuak bioeraikuntzako obra batean murgiltzea, honen garapena ezagutzea eta bakoitzaren proiektuak aurrera eraman ahal izatea dira. Ikastaroan hurrengo pausuak jarraituko dira: erreplanteoa egin, lastozko hormak egiten ikasi, karearen […]

    Posted at 2014-08-05 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Oporrak!

    Oporraaaaaak!! Bai, gaur ikastolak  bere ateak zarratu ditu. Datorren irailaren 1ean bueltatuko gara.   by

    Posted at 2014-07-30 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Uztaileko auzolana

    Auzolana oso errotuta egon da gure herriko bizimoduan eta horrela definitzen da: auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan) adierazteko erabili ohi zen. Gaur egun lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da. Horrela bizi izan dugu ikastolan uztailaren bigarren astean. Ikasturtea […]

    Posted at 2014-07-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Udalekuak 14

    Ikasturtea amaituta, udaleku irekiak eta ingeles udalekuak egin dira Ikastolan. Aisialdian ondo pasatuz bizitzarako hezten!! Hauek izan dira helburuak: -Komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez. -Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea. -Jolasaren bidez aurrez-aurreko komunikazioan eragitea. -Jolasaren bidez talde harremana indartzea. Hauez gain, bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez, kasu batean, eta euskaraz bestean, hainbat adierazpen […]

    Posted at 2014-07-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • “.eus” gara!

    Ikastolen Elkartearen eta Seaskaren webguneak ‘.eus’ dira. Urte asko, nahi baino gehiago, igaro dira egitasmoa garatzen eta behar ziren baimenak lortzen, baina, azkenean lortu da! Aurrerantzean, www.ikastola.eus eta www.seaska.eus izango dira webguneen domeinuak. ’.eus’ domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta […]

    Posted at 2014-06-30 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment