Azken berriak

  • Txintxirriburduntzi arrakastatsua

    Inauteriak ate joka daukagun honetan, euskal ohiturak jarraituz ikastolak Txitxiburduntzi eguna ospatzeko deia egin zuen. Deiari erantzunez, ikastolan bildu eta goizeko 10:30ean San Josera abiatu dira denak trenbide zaharreko bidetik. Eguraldi bikaina eta giro ederra! Partehartzaileak heldu direnerako, sua prest zegoen eta ibilbide txiki honen ostean gosea asetzeko txorizoa, hirugiharra… makiletan sartu eta umm, ze gozoa!!! […]

    Posted at 2014-02-23 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bertso zirkuitoan Iturriaga eredu

    Bertso zirkuitoko lehen saioa ikastolan egin da eta bertsolaritza sasoi onean dagoela argi gelditu da. Zaldibar, Berriz, Mallabia, Elorrioko eskola eta Txintxirri ikastola dira bertso zirkuitoko partaideak. Koplaka, puntuka….ibili dira ikasleak eta bukaeran denok batera bertso batzuk abesteko aukera izan dute. Saio honetan Unai Iturriaga omendu dute gure ikasleek. Gazteek, bere ibilbidea errepasatu dute, eta bertsolaritza […]

    Posted at 2014-02-22 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Gosari osasuntsua

    Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da. Askotan entzun izan dugu esaldi hau eta ikasleek horren oinarriak ikasteko aukera izan zuten otsailaren 21ean hain zuzen ere. Gosaria zergatik den garrantzitsua ikasi dute, eta baita gosariak, osasuntsua izateko, zer izan behar duen ere. Ikastolako jantoki zerbitzua kudeatzen duen Gasca enpresa izan da gidaria eta gosari egokia zergatik den […]

    Posted at 2014-02-22 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Txikipark, lehen abentura

    2, 3, 4 eta 5 urtekoak Txiki parkera egin dute txangoa. 2 urtekoak lehenengoz irten dira ikastolatik autobusez eta euren poztasun aurpegiak ikustekoak ziren. Gurasoen urduritasuna eta poza ikastolako patioan nabaritu izan dira ere. Zelako emozioa! Autobusera igotzeaz batera hasi da gure abentura, baina alaitasunez beteriko bidaia egin dugu Bilboraino. Txiki parken umeek salto, dantza eta […]

    Posted at 2014-02-21 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Txintxirriburduntzi egunerako gonbitea

    Inauteriak gainera datoz eta horrekin batera, Txitxiburduntzi Eguna ere hemen da. . Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste etab… Herririk herri izen propioarekin. Gurea, TXINTXIRRIBURDUNTZI! Garizuma aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizioari jarraituz, ikastolatik basora abiatuko gara burduntzian erretako txorizoa jatera. Noiz: otsailaren 23an Irteera: Ikastolan goizeko 10:30eaan. Ibilbidea: Ikastola- San Jose […]

    Posted at 2014-02-19 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Jon Arretxe ikastolan

    Astelehenean, Jon Arretxe egon zen LH 5-6 eta DBHko ikasleekin Idazleak Ikastetxeetan programaren barruan. Jon Arretxeren “Harresi Handirantz” eta “Griot” liburua irakurri dute ikasleek eta liburuari nahiz idazleari buruzko xehetasun gehiago izateko beta izan zuten. Oso atsegina da bera eta bere argazkien erakusketa eta aipamenekin berehala erakarri zituen ikasleak. Gainera, liburu batzuk ere oparitu zituen, […]

    Posted at 2014-02-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Herritik eta herriarentzat

    KOLDO TELLITU IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA Migel Muñoak Donostian lehen ikastola ireki zuela ehun urte beteko dira aurten. Mendeurren garrantzitsua euskarazko irakaskuntzan eta ikastolen munduan. Urte asko igaro dira, eten mingarriak tarteko. Gaur egungo ikastolen hazia izan zen duela ehun urteko hura, baina egungo ikastolen ernamuinak 60.eko hamarkadan aurkitu behar ditugu. Aurtengo ikasturtearen hasierako ekitaldian, mende […]

    Posted at 2014-02-09 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Elkartasunezko bidaia

    Eskerrik asko Txintxirri! Karabanako materiala prestatu eta arduradunek jaso dute. Bidaia egiteko prest. Gure elkartasunarekin batera, esperantza eta argitasuna bidaltzen dizkiegu,etorkizuna esperantzaz ikus dezaten eta askataduneko argia izan dezaten.  Sahara hurra hurra by

    Posted at 2014-02-06 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Santa Ageda

    Santa Ageda bezperako doinuak entzun izan dira Elorrioko kaleetan ikastolako gazteak gogotsu koplaka  ibili direlako. Abestutako koplak esan bezalaxe  “Euskal Herriko ekandu ederrak guk berbizi gura doguz…”; helburuari jarraituz lanean tinko jarraituko dugu. Baina….nor da Santa Ageda? Duela urte asko, 230. urtean, Sizilia irlako Katania herrian, Ageda deitutako neska eder bat bizi zen. Bertako gobernadorea, Kintiano […]

    Posted at 2014-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Zorionak zuri ere!

    Errigoratik zorionak! Zorionak auzolan ekimen honetan sinistu eta inplikatu zarelako. Erribera eta ERRIGORA, herria egin daitekeela sinetsi eta Nafarroa hegoaldeko errealitatea mahai gainean jarriz, ilusioz betetako dinamika bat martxan jartzea lortu dugu. Parte hartze bikaina, giro ederra, elikagai goxoak, nafar ekoizleei eskari itzela… eta gainera 112.000 €-ko ekarpen ekonomikoa 3 euskara eragilerentzat. Tartean Lodosako ikastola. […]

    Posted at 2014-02-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment