Azken berriak

  • Zatoz ikastolara!

    Aurrematrikulazio epea: otsailaren 3tik 13ra. Zure seme-alaba Elorrioko Txintxirri ikastolan matrikulatu nahi baduzu edota gurekin elkarrizketatu nahiko bazenu gure proiektua bertatik bertara ezagutzeko, prest gaitzazu eta atsegin handiz egingo dugu. Jarri gurekin harremanetan, bai telefonoz (946 582 261) bai emailez (elorrio@ikastola.net).   by

    Posted at 2014-01-28 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Besarkatuko zaitut!

    Kolore gorria lagun, bizikidetza egun bikaina ospatu dugu ikastolan urtarrilaren 27an. Azken urteetan ohikoa bihurtu den lez, urtarrilean  “bizikidetza eguna” ospatu dugu, Mohandas Karamchand (Mahatma) Gandhi hil zuten urteurrena ate joka izanik (1948ko urtarrilaren 28an hil zuten). Ikastolako bizikidetza taldeak lanean dihardu, egunerokotasunean harremanetan sortzen diren arazoak bideratzeko agente guztien partaidetzarekin. Honez gain, prebentzio lanetan […]

    Posted at 2014-01-27 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastola aldizkaria

    Ikastola Aldizkaria ikastolon aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu da. Badira zenbait urte, paperezko edizioaz gainera, aldizkaria edizio digitalean ere eskuragarri dagoela, pdf artxiboen bitartez. Teknologia berriak aprobetxatuta, aldizkaria, ikastoletara eta ikastoletako familien etxeetara bezala, Euskal Herriko herritar […]

    Posted at 2014-01-27 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • TTANTTO tablet eta smartphonentzat

    Dagoeneko eskuragarri dago Ttantto-ren ( CD, Urtxintxa proiektua, 3 urte) aplikazioa tablet eta smartphonentzat. Hura eskuratzeko nahikoa da gogleplay-ren deskarga orrialdera jo, bilatzailean Ttantto idatzi eta aplikazioa jaistea. https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.ehi.ttantto        Informazio gehiago hemen     by

    Posted at 2014-01-22 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bizia da ikastola

    Euskal Herri osoan gaude, herrietan txertatuak, 106 ikastolatan; 4.500 irakaslek, 51.365 ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek —gehienak kooperatibista dira eta— osatzen dugu ikastolen komunitatea. Eskaintza integrala dugu; 0 urtetik hasita, Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino Hezkuntza eredu propioa dugu; ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean dihardugu hobekuntzan. Pedagogia aurreratu […]

    Posted at 2014-01-19 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Solidaritatez betetako agurra

    Lagun agurgarriak, berriro ere, zuengana jotzen dugu saharauien kanpalekuetara eramango den elikagai bilketan parte har dezazuen eskatzeko. Elkartasun Kanpaina honen helburu nagusia Saharari, hain zuzen ere, Tindufen (Aljerian) errefuxiatuta bizi direnei, janariak helaraztea da. Krisialdi garaia guztiontzat gogorra bada ere, errefuxiatuek beraien bizi baldintza gogorrak areagotuta ikusten dituzte elikadura krisialdia ere pairatzen dute eta. 2014ko otsailean Euskal Herritik irtengo den ELKARTASUN KARABANAN eramango ditugu biltzen ditugun elikagai guztiak. […]

    Posted at 2014-01-19 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Elorriotik Saharara

    Sahararako  kanpaina solidarioa Urtero bezala,  karabana solidarioa kanpaina martxan da. Honen helburua kanpamenduetara beharrezko dituzten lehen mailako produktuak bidaltzea da. Bilduko diren produktuak honakoak dira: arroza, lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea,  konpresak eta helduentzako pardelak. Ikastolako sarreran, jadanik, kutxa handi bat jarrita dago. Beraz, hurbildu eta zuen produktuak bertan utzi, gure laguntza behar dute eta! […]

    Posted at 2014-01-05 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastola Kainaberan

    Kainaberak antolatzen duen  jaialdia urteroko ohitura bihurtu da, eta gabon aurretik antolatzen den jaialdia aurten abenduaren 15ean frontoian egin da. Aurten jaialdian lortutako laguntza elikagaien bankurako izan da. Ikastolak elkartasunezko ekintza honetan parte hartu du eta ikasle talde batek ekintza polita eta oso esanguratsua eraman du aurrera. Biba zuek!   by

    Posted at 2013-12-17 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Euskararen eguna

    Jakin badakigu EUSKARAk 365 egun dituela, baina abenduaren 3a izaten dugu horren adierazle. Aurten ere zoragarri ospatu dugu: egun ederra eta eguzkitsua lagun, bertsotan, piropo lehiaketa eginez, jolasean eta musikarekin batera txokolate gozo-gozoa jateko aukera izan dugu! Hau guztia posible izateko ezinbestekoa izan da Kultura taldea eta Euskaraz Biziko partaideen laguntza. Mila esker guztioi! Argazkiak […]

    Posted at 2013-12-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Kontsumoaren aste berezia

    Azaroaren azken astean ikasturte honetako lehen aste berezia ospatu dugu. Oraingo honetan aukeratutako gaia kontsumoa izan da. Ikasleek kontsumoaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan dute, berrerabilpenerako tartea ere hartu dute eta erakusketa ederra egin dute patioan. Aztarna ekologikoa, fraking, jolasak….ekintza ugari aste osoan zehar truke azoka eder batekin bukatzeko. Erabilpena bultzatu dezagun! argazkiak by

    Posted at 2013-12-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment