Azken berriak

  • Badator korrika!

    Eman euskara elkarri! Hau da aurtengo korrikaren mezua eta ikastolan buru belarri jarri gara korrikaren eta euskararen aldeko mezuak idazten. Gu ere euskararen alde! izan da oraingoan gure aldarrikapena. Eta oraingo honetan Labezomorroffen eskutik. Ostiralean izango dugu korrika txiki; kartelak, petoak….ai ene! Datorren asteazkenean ordea, arratsaldeko 16:00etan korrika pasatuko da Elorriotik eta beti bezala ikastola […]

    Posted at 2013-03-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Aisialdia 2013

    Ikastolen Elkarteko Aisialdi eskaintza oparoa dugu oraingo honetan ere. 2013ko eskaintza zehaztuta dago eta otsailaren 25ean zabalduko da matrikulazio epea. Ikastolen Elkarteko udako aisialdi eskaintzaren jarraipena egiteko bloga dago, www.udalekuak.ikastola.net, www.ikastola.net-en alaba txikia. Euskal Herriko ume, gaztetxo eta gazteak, udan, hizkuntzen saltsan jardutea da asmoa. Opor garai atsegin bat, txoko berri batetan, lagunez eta nola […]

    Posted at 2013-02-24 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Inauteriak 2013

    Mozorroak, jaialdia….badira hemen 2013ko inauteriak! Ostiralean, otsailaren 8an HHkoek inauterietako jaialdia ospatu zuten: txotxongiloak, baserriko animalien jantziak jantzi dituzte, pastela eta dantzaldia arratsaldean… Baina goizean, sorpresa ikaragarria izan dute, laguntxo baten bisita. Argitxo! Argitxo agertu da ikastolan eta bera ere gure txikiak ikusirik, astotxo baten maskararekin etorri zaigu. Gure txikiek eta irakasleek sorpresa itzela hartu dute. […]

    Posted at 2013-02-10 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Asisko Urmenetaren hitzaldia

    Inauterietako ostiralean, otsailaren 8an, Asisko Urmenetaren hitzaldia izan zen. Ikastolak antolatuta eta arratsalde 19:30ean, marrazkilari nafarrak “Deskonkista kolektiboa” hitzaldia eman zuen. Ateneon bildutakoek Nafarroako armarriaren gaineko gezurrak eta tradizioaren aitzakiaz gordetzen diren istoria batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Gartxot egilearen hitzetan historia jakitea bezain garrantzitsua aurrera begiratzea da, baina hori bai, egiazko historia eta ez […]

    Posted at 2013-02-10 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Txitxiburduntzi euritsua

    Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, basokoipetsu, Basatoste herri bakoitzak izen propioarekin ezagutzen den tradizio hau ospatu dugu ikastolan.  Garizuma aurretik egiten den ospakizun honetan jendea basora abiatzen da  burduntzian erretako txorixo jatera eta hori izan da hain zuzen ere larunbatean egindakoa. Oraingo honetan eguraldiak ez zuen lagundu baina jendea gogotsu eta umoretsu egon zen Argiñetako inguru zoragarrian. […]

    Posted at 2013-02-03 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Deskonkista kolektiboa

    by

    Posted at 2013-02-02 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • San Blaseko opila egiten

    San Blas eguna otsailaren 3an ospatzen da, egun handia Abadiñon, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Euskal Herriko beste toki askotaraino iristen dira gozoki horiek. Gure ohiturak ezagutarazteko eta  horien hedapenean bultzada bat emateko, HHko ikasleak opila egiten aritu dira gaur. Gustura ibili dira ondorengo argazkietan ikusi ahal izango duzuenez. […]

    Posted at 2013-02-01 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Negutegian auzolana

    Agenda 21 taldea gogotsu ari da lanean eta urtarrilaren 19an, auzolanean, negutegia prestatzen aritu ziren. Bedar txarrak kendu, erremintak prest utzi eta noski, lurrari astindu ederra eman. Horiek izan ziren egitekoak eta bikain bete ziren. Otsailean prest egongo denez, ikasleekin sasoikoak eta gure produktuak diren elikagaiak erein edo landatzera joango gara. Era berean, konpostarekin ere […]

    Posted at 2013-01-30 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Etorri eta ezagutu gaitzazu!

    Aurrematrikulazio epea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra. Zure seme-alaba Elorrioko Txintxirri ikastolan matrikulatu nahi baduzu edota gurekin elkarrizketatu nahiko bazenu gure proiektua bertatik bertara ezagutzeko, prest gaitzazu eta atsegin handiz egingo dugu. Jarri gurekin harremanetan, bai telefonoz (946 582 261) bai emailez (elorrio@ikastola.net). zein handia txikia izatea! by

    Posted at 2013-01-27 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bizikidetza egun arrakastatsua!

    Kolore gorria lagun, bizikidetza arratsalde ederra pasatu genuen ikastolan urtarrilaren 25ean. Azken urteetan ohikoa bihurtu den lez, urtarrilaren azken ostiralean “bizikidetza eguna”  ospatu dugu, Mohandas Karamchand (Mahatma) Gandhi hil zuten urteurrena ate joka izanik (1948ko urtarrilaren 28an hil zuten). Hezkuntza komunitatea izanik partaide desberdinon harremanak modu egokian bideratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu gure proiektua aurrera eraman […]

    Posted at 2013-01-27 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment