Azken berriak

  • Bikain saria lortu du Txintxirrik!

    Zorionak Txintxirri, Bikain ziurtagiria lortu dugu! Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak […]

    Posted at 2012-11-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Iñaki Zorrakinen erakusketa

    Urrian zehar Iñaki Zorrakin marrazkilariaren ilustrazioen erakusketa izan da ikusgai Iturri jauregian. Ikastolako ikasleak bertan izan ziren bere kuadroetan barrena bidaiatzen. Erakusketarekin lotuta, DBH-ko eta LH5-eko ikasleek Elorrioko biodibertsitatea aztertzeko aukera izan dute. Gozamena izan da aukera hau izatea.                             by

    Posted at 2012-11-07 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Egun berdea Ikastolan

    Naturarenganako errespetuak eta interesak bultzatuta, gure lurrak behar duen begirunea lantzen dugu ikastolan. Ikasleak, familiak eta hezkuntza komunitate guztien partaidetzan oinarriturik, gure ondorengoentzat lur osasuntsuagoa uzteko asmoarekin Eskola Agenda 21 ekimenean dihardugu. Ikasturte berri honetan hainbat ekintza egingo ditugu eta jadanik ikasle-irakasle taldea horretan dabil. Aste honetan lehen ekimena izan dugu eta “egun berdea” ospatu […]

    Posted at 2012-11-02 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Urriak 21: Bozkatu eta Oinezera!

    Ikastolakide agurgarria: Atzo arratsaldez, 15 ikastola nafarrak bildu ziren San Fermin Ikastolan, eta, ikastolekin batera Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko zuzendaritza kideak eta Artezkaritza kideak.Ikastolek beren elkartasun osoa erakutsi zioten San Fermin ikastolari eta topa egin zuten Nafarroa Oinez edizio hau arrakastatsua izatearen alde. Testuinguru honetan EHIn biltzen diren ikastola guztiontzat dokumentua prestatu da (eskutitza). […]

    Posted at 2012-10-17 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Txintxirri Ikastolen hasiera ekitaldian

    Andoaingo Bastero kulturunean egin zen larunbatean, irailaren 22an, ikastolen ikasturte berria hasteko ekitaldia. Bertan, Koldo Tellituk azaldu zuen egungo hezkuntza sistema amaituago dagoela, eta funtsezkoa dela gogoeta sakon bat egitea. Ekitaldiaren  leloa Elkartasuna lagun izan da, 20 urte betetzen baitira ikastolek elkartasun kutxa sortu zutela. Kutxa horrek ikastolen geroan izan duen garrantzia nabarmendu zen ekitaldian, eta aitortza egin […]

    Posted at 2012-09-24 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikasturte hasierako ekitaldia 2012-2013

    Elkartasuna lagun.       irailak 22an, larunbatez, goizeko 11:00etan Bastero kulturgunean, Andoain        Egitaraua: 1.- Hasiera: Zinta dantza (Laudio Ikastolaren eskutik) 2.- Hasiera, ongi etorria, gaia zentratu… 3.- Hitzaldiak 4.- Elkartasun Kutxaren 20. urte 5.- AITORTZA – Elkartasun Kutxaren sortzaileak 6.- Tolosako Ikastolako abesbatza – musikarekin lotua 7.- Agurra by

    Posted at 2012-09-16 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ongi etorri ikastolara!

    Gaur irailak 10, 2012-2013 ikasturteari hasiera ofiziala emango diogu. Udako planak atzean utzi eta eta ilusioz betetako motxilarekin gatoz. Ilusioa irakasteko eta ikasteko; ilusioa taldean aritzeko, ilusioa proiektu berriak aurrera ateratzeko. Azken finean, ikusioa zuekin batera Txintxirriko bidea eraikitzeko. Baina…zuetariko asko bezalaxe, gu ere apurbat urduri bagaude, ez pentsa! Ikastolon kantak dioen bezalaxe: koloretan amestu […]

    Posted at 2012-09-10 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • EHIren udalekuak martxan daude

    Hilabeteetako prestaketen ostean, martxan dira dagoeneko EHIk aurtengo udarako prestatu dituen udaleku guztiak. – Irlandara eta Ipar Irlandara iritsi dira gazteak, astelehen eta asteartean aeroportuan gurasoak agurtu ondoren. – Ingeles udalekuak Euskal Herriko kostan barrena ditugu. – Gazte Egonaldiek Arantza estreinatu zuten igandean. – Lapuebla de labarkan udaro bezela Eusk(h)ara Mugara eraman dute gazteenek. – […]

    Posted at 2012-07-05 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Homofobia en la ikastola: Epaileak zuzenketa egitera behartu du El Correo egunkaria.

    El Correo Español El Pueblo Vasco egunkariak zuzendu egin beharko du maiatzaren 17an argitaratutako erreportajeari jarritako ‘Homofobia en la ikastola’ goiburua. Epaileak hala aginduta, idatzi hau argitaratu beharko du El Correok: “El pasado 17-05-2012 este medio de comunicación publicó una noticia titulada ‘HOMOFOBIA EN LA IKASTOLA’. En el cuerpo de la noticia no había ninguna […]

    Posted at 2012-06-20 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Etxenike eta Ikastola

    Pedro Miguel Etxenike euskal zientzialariak ikastolak oparitutako bertsoak bere bulegoan ditu bere diploma eta hainbat sarien ondoan. Euskal Telebistako Bisitaria programan Etxenike izan zen gonbidatua eta Euskitzek egindako elkarrizketan bere eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izan genuen. programaren hasierako partean, bere bulegoan aritu ziren berbetan eta horman zituen diploma eta tituluen artean….ai ene! Elorrioko Txintxirri Ikastolako […]

    Posted at 2012-06-14 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment