Azken berriak

  • Afrodantza tailerra ikastolan

    Afrodantza tailerra izango da ikastolan larunbat honetan, ekainaren 16an. Guraso talde batek antolatutako ekintza honetan nagusiak zein familiak parte hartu dezakete. Lehenengo ordua nagusientzat bideratuta egongo da eta bigarrena familia osorako. Apuntatu nahi duzula? Hona hemen informazio osoa: Eguna: 2012ko ekainaren 16an. Non: Elorrioko Txintxirri Ikastolan (Soinketa gela) Ordua: goizeko 11:00etatik 13:00etara. Izena ematea: Deitu […]

    Posted at 2012-06-12 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolako jai arrakastatsua!

    2011-2012 ikasturteko jaia ospatu zuen ikastolak ostiralean “Geurea, zurea, herriarena” lelopean. Eguraldiak lagundu zuen eta arratsaldeko ekintzak eguzkipean egin ziren. Tailerrak, Sahararen aldeko postua, bidezko merkataritza, taberna pintxo gozoz beterik, musika, futbito partido interesgarriak… Aukera asko ondo pasatzeko eta horrela izan zen. Giro ezin hobean afaltzeko ordua heldu zen. Euskal Labeleko oilaskoa, ikastolan bertan errea, […]

    Posted at 2012-06-09 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ikastolako jaia 2012!

    2012ko ikasturteari ondo merezitako agurra emateko, Ikastolako jaia izango dugu. Ekainaren 8an izango da eta bertan denetarik egongo da: abestiak, karaokiea, jolasak, dantzak, pintxo goxoak, Sahararen aldeko postua, lehiaketa barregarriak eta….sorpresa ugari. Animatu zaitezte!         by

    Posted at 2012-06-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Nerabeak eta nortasun digitala

    Ikastolak antolatuta, ekainaren 5ean Iturrin eta arratsaldeko 19:00etan, “Nerabeak eta nortasun digitala” izenburuko hitzaldia egongo da. Nerabeek nola erabiltzen dituzte teknologia berriak? Erabilpen arduratsua nola sustatu? Zein da gurasoen papera? Arriskuak ezagutzen ditugu?Zeintzuk dira teknologia berrien aukerak? Galdera hauek eta beste hainbat hizlariak erantzungo ditu, Maite Goñik. Egun, Mondragon Unibertsitateko eta  ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea da […]

    Posted at 2012-06-04 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bertso saio arrakastatsua ikastolan!

    Gaur Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza lehiaketako bat-bateko kanporaketa egin da ikastolan. Saio arrakastatsua izan da eta saioko irabazlea Txaber izan da. Zorionak! Gogoratu finala ekainaren 1ean Bilboko El Carmenen aretoan izango dela. Zorte on denoi! by

    Posted at 2012-05-24 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Ibilarte Txikin ikastolako artistak!

    Ibilarte Txiki lehiaketa aurten ere arrakastatsua izan da eta maiatzaren 19an sari banaketa egin zen Itxaropena ikastolan. Aurtengo lehiaketaren gaia: ibipuntuzero. Ibilaldia 2012ren leloa hain zuzen ere. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, maila oso altua izan da eta epaimahaiak oso zaila izan du irabazleak aukeratzea. Gure ikastolako irabazleak hauek izan dira: Janire Areitio, Ainhize Belar, Ane Perez,  Kattalin Otxoa,  Leire […]

    Posted at 2012-05-22 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin

    Maiatzaren 24an Bizkaiko Eskolarteko XXIX Bertsolari Txapelketa Txintxirrin izango da. 17-18 urtekoen bat-bateko kanporaketa ikastolan izango dugu. 15:00etatik aurrera. Aukera bikaina bertsolari gazteen lana txalotzeko! Etorri ta disfrutatu!   Hona hemen txapelketaren zehaztasun guztiak. Idatzizkoaren kanporaketak – Maiatzaren 2an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan. – Maiatzaren 3an, Durangoko Kurutziaga ikastolan. – Maiatzaren 4an, Gernikako Seber Altube […]

    Posted at 2012-05-17 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Juul kanpaina 2012

    Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da. Guk asteazken honetan egingo dugu bozketa eta gure ikastolako ikasleentzat gogogkoenak diren liburuak zeintzuk diren jakingo dugu.! Laster, gure emaitzen berri emango dizuegu. Apirila literarioa bultza dezagun! http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_Info.asp by

    Posted at 2012-04-17 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Elkartasunezko mezuak

    Amgala proiektua aurrera doa eta orain Aste Santuko bidaia egitea tokatzen da. Lajwad elkarteak, institutuak, udalak eta Txintxirrik kirolgunearen nondik norakoak ikusteko aukera izango dute eta proiektuaren hurrengo faseak erabakiko dituzte. Ikastolan bidai aurreko elkartasun ekimena egin da eta maletetan sartzeko elkartasun mezu ugari idatzi dituzte ikasleek. by

    Posted at 2012-03-29 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment
  • Zientzia Live! Txintxirrin

    Ikastolako DBHko ikasleek Elhuyar Fundazioak eskainitako Zientzia LIVE! ekimenean parte hartu dute.  Ekimenaren helburua zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gazteei. Gure ikasleak oso-oso gustura ibili dira, eta zientziaz gozatu dute. Hauek izan dira egin ditugun hiru tailerrak: 1. tailerra : GASAK ETA PRESIOAK – Puxika. – Malba zurizko gozokiak. – Telefono mugikorra. – Freskagarri-potoa. […]

    Posted at 2012-03-29 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment