Sin categorizar

Arimen gaua

Posted at 2019-11-01 » By : » Categories : Sin categorizar » 0 Comment

Txintxirri Ikastolan bizitzari garrantzi handia ematen diogu, eta heriotza bizitzaren zati bat dela ezin dugu ahaztu.

Azken urteotan gizarteak kultura transmisio horretan heriotzaren gaia ekidin egin du edo ez du landu nahi izan. Lehen heriotza modu naturalean lantzen bazen ere, gerora beldurra hartu diogu eta tabu bihurtu da. Askotan alboratu izan den gaia da, baina guk honen lanketa naturaltasunez egiten dugu adinari egokituz. 

Gainera, gai honen inguruan  gure kulturan errotuta egon diren ohiturak ahaztu eta beste kultura batzuetakoak hartu ditugu oinordeko.

Gureak diren ohiturak berreskuratzeko asmoz eta heriotzari gure bizitzan lekua egiteko asmoz,  arimen gaua zertan datzan, zer egiten zen eta egiten den,  zergatik ospatzen den … landu dugu. Honetarako azken hamabost egunetan hainbat ekintza burutu ditugu. Aspaldiko testigantzak entzun ditugu eta  gaur eguneko gizartea eta aspaldikoaren arteko desberdintasunetaz aritu gara. Era berean, aspaldiko argazkiak ikusiz gure mozorroak prestatu ditugu, liburuak ikusi eta  irakurri, gure beldurrak sutara bota, abestu eta gurasoekin batera egindako gaztainak goxoak jan ditugu.

 Ezagutzak aberasten gaitu, Euskal Herritik mundura!

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.