Historia

Ikastolen aztarnak XX. mende hasieran aurkitzen badira ere, gaur eguneko ikastolen aurrekari zehatzak mende horren erdi aldera (60. hamarkadarekin) bilatu behar dira. Hamarkada honetan han-hemenka eraikitzen hasi ziren gaur egun ikastolen mugimendua osatzen duten hainbat ikastola. Elorriok ere, horixe behar zuela pentsaturik, batzarrak egiten hasi zen ekintzaile talde abertzale eta euskaldun bat. Orduantxe jarri zen Elorrioko ikastolaren lehenengo harria izango zena.

Proiektua gauzatzeko denbora behar izan zen, baina helburua ondo finkatuta zegoen: euskararen mundutik irakaskuntza aurrerakoia eskaintzea. Bilera ugari behar izan zituzten proiektua gorpuzteko eta arazoak zenbaitxo: euskararen debekua, baliabide ekonomikoen urritasuna, proiektuaren beraren oinarriak adostea, leku egoki bat atontzea.

Elorrioko Ikastolak 1968ko urtarrilaren 12an zabaldu zituen ateak. Josune Munitxa eta Maritxu donostiarra ziren irakasle. Lau urteko joan-etorrien ostean, 1972an Marianisten egoitza izandako Txintxirri jauregia eskuratu zuen Ikastolak eta behar ziren abal eta diruak jarrita, gaur eguneko egoitza erostea lortu zuen kooperatibak 1973an. Aro berri baten hasiera.

1975

OHOrako baimenak eskuratzen dira. “Guraderia Laboral” izendapenarekin haurtzaindegia zabaltzen da.
|

1979

handitze prozesuari eutsiz 4 gela atontzen dira.
|

1983

Laguntza Bereziko gela antolatzeko onarpena jasotzen da.
|

1990/1991

BBB ikasketak eskaintzen hasten da ikastola.
|

1995

Ikastolen Publifikazio legearen ondorioz, ikasleriaren herena eskola publikora joaten da. Elorrioko Txintxirri Ikastola kooperatiba elkartea sortzen da.

Publifikatu ez diren beste ikastola askorekin batera, Partaide bigarren graduko kooperatiba osatzea erabaki zen.

|

1996/1997

Jantokia eta Informatika gela martxan jartzen dira.
|

1997

HHko 2. Zikloa, LH DBH eta HBko baimenak eskuratzen dira. Teknologia gela egokitzen da.
|

1998/1999

Haurtzaindegia irekitzen da. Durangoko Ibaizabal Ikastola sortu genuen beste lau ikastolekin batera.
|

1999

“Aro berrian Ikastola loran” lelopean Ibilaldia ospatzen da Elorrion.
|

2003

kalitateko Zilarrezko Q-a eskuratzen da.
|

2005

Elorrioko Txintxirri ikastola kooperatiba Elkarteak Ikastolaren jabegoaren titulartasuna baieztatzen du.
|

2006

“Batzen gaituena…” lelopean Ibilaldia 06 arrakastatsua ospatzen dugu.
|

2007

Herri onurako izendapena jasotzen dugu.

Kalitatea Urrezko Q-a eskuratzen da.

|

2008

Ikastolak 40.urteurrena ospatu zuen.
|

2010

Euskal Herriko ikastolak Europar Kooperatiba sortzen da. Txintxirri ikastola bertako bazkide egiten da.
|

2018

Ikastolak 50. urteurrena ospatu zuen