Uzturpe ikastola Txintxirrin

6/12/2019

Uzturpe eta Txintxirri ikastoletako DBH1eko ikasleek komunikazioa landu dute elkarlanean.

Badakigu komunikazioa oso garrantzitsua dela, eta hori izan dute langai DBH 1eko ikasleek Euskara arloko  lehen unitatean. Gizakiok elkar ulertzeko, ezagutzeko… ezinbestekoa dugu komunikatzea, ahoz zein zeinu hizkuntzaz. Hori helburu izanik, unitatean zehar informazioa lortzeko galdera egokiak egiten, ideiak antolatzen, deskribapenak egiten… ikasi dute ikasleek. Eta hori guztia nola?

Bada ikasleek Uzturpe ikastolako DBH 1eko ikasleak izan dituzte lana burutzeko truke-kide, eta gaur bisitan etorri zaizkigu. A zelako zirrara!

Behingoan aurpegia jarri diote orain arte bestaldean egon den kideari, eta beraiekin aurrez aurre hitz egiteko, jolasteko, elkar hobeto ezagutzeko… aukera izan dute. Zein ondo ibili diren.

Eskerrik asko bisitan etortzeagatik, Uzturpe ikastola!