Azken txanparako prest!

17/04/2020

Apirilaren 20an, ondo merezitako deskantso egunak pasatu eta gero, berriz ekingo diogu lanari.

Familia agurgarriak,

Guztiok dakigunez, COVID-19 gaitzaren ondorioz hedatutako egoerak ezinezkoa egiten du oraindik ikastolara bueltatzea. Hala ere, datorren astelehenean berriz ere ekingo diegu klaseei martxoan zehar egindako moduan, hau da, ikasleek zein irakasleek ikasturtearen jarraipena etxetik eginaz.

Gogora ezazue egoera honetan oso garrantzitsua dela umeek egunerokoan ohiko errutinak. ohiturak eta ordutegiak mantendu ditzaten, irakasle zein ikaskideekin harremanean jarrai dezaten eta, azken batean, itxialdi hau arintzeko aholku ezberdinak jarrai ditzaten.

Era berean, berretsi nahi dizuegu Ikastolen Elkartean eta Elorrioko Txintxirri Ikastolan lanean jarraitzen dugula egoera honi aurre egiteko tresnak eta arlo pedagokiko zein emozionala lantzeko baliabideak egokitzen eta zuen eskura jartzen.  Sortzen zaizuen edozein arazo edo zalantzatan laguntzeko, beraz, hemen izango gaituzue, ohiko ordutegi eta telefono zenbaki zein helbide elektronikoetan.

Animo, beraz, guztioi eta ekin diezaiogun gogoz ikasturte honetako azkeneko hiruhilekoari!

Elorrioko Txintxirri Ikastola