STEAM Euskadi Zigilua ElkarMakerrentzat

20/07/2020

Zorionak Txintxirri! Beste 10 ikastolekin batera landu dugun Elkarmaker ekimenak STEAM Euskadi Zigilua lortu du.

Ikasturtea amaitzeko, albiste onarekin gatoz. Beste 10 ikastolekin landu dugun ElkarMaker ekimena, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eta Ikastolen Elkartearen STEAM hezkuntza-ekimena, STEAM Euskadi I. Sarien finalista da.

STEAM Euskadi Sariek bi helburu dituzte:

Euskadiko STEAM hezkuntza-jardunbide egokienak aintzat hartu eta ageriko egitea, alderdi hauek kontuan hartuta: lortutako emaitzak, izandako eragina eta berrikuntza-maila.

Neskak STEAM hezkuntzara erakarri eta horretan sartzeko jardunbide egokienak aintzat hartu eta ageriko egitea.

Sarietan ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak… aurkez daitezke.

STEAM Euskadi I. Sariaren Batzorde Teknikoa: EJaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Agentziak osatu dute.

Aurkeztutako 133 hautagai aztertu ditu eta gure ElkarMaker 12 finalisten artean dago.STEAM Euskadi Zigilua: finalista izateaz gain, gure proiektuak STEAM Euskadi Zigilua jaso du, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik lehenengo fasera igaro diren ekimenei ematen zaiena, hain zuzen.

 

Aurrera jarraituko dugu STEAM proiektuak lantzen! Zorionak denei!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Resumen de privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.