Sahara eguna 2016

2016/02/29

Otsailak 27. Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren Eguna.

Azken urteetan legez, Amgala proiektuak Sahara eguna antolatu zuen ikastolan otsailaren 25ean eta elkartasunezko proiektuaren helburuak lau haizetara zabaldu ditu. Goizean zehar saharauiar musika entzuteko aukera izan genuen  eta proiektuko kamisetak eta sudaderak han eta hemen ibili ziren.
Aurtengo egunak ekimen berezia izan du, #erreferendumnow hain zuzen ere. Ikastolak bat egin du nazioarteko eskaera honekin eta hatzamarrak altxatu ditu Saharan erreferenduma egin dadin.

Arratsaldean, Elorrioko institutuarekin eta Lajwad elkartearekin batera bigarren eskuko produktuen merkadilloa egin genuen. Eguraldi txarra egin zuen baina egoerari eutsi eta helburuak lortu ziren.

20160225_172515

 

20160225_172530

 

 

 

Ostegunean ere, Durangaldean Euskal karabanaren inguruko prentsaurrekoa izan zen bildutako 24 tonaz informazioa emanez. Jadanik irten da Bilbotik kanpamentuetarantz Elkartasun karabana.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

karabana