IKT
“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”
Horrela definitzen du Euskal Curriculumak IKT konpetentzia. Beraz, hau ardatz dugula Ikastolan hainbat ekintza eta proiektu garatzen ari gara, I+K teknologiak gure eguneroko zereginetan txertatuak dituen ikastolan izan nahi dugulako, kudeaketa, antolaketan zein irakaskuntza prozesuan.
Ikastolak behar duen hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu IKT planak, bai hezkuntza prozesuan eta bai eskolaren kudeaketan, modu koherente eta aproposean.
Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleok, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar ditugu eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.
Ikastolen ikasmaterilagintza proiektuekin bat eta ikas-irakaskuntza prozesua hobetzera zuzenduriko IKT baliabideak erabiltzen ditugu. Euskarrien arteko osagarritasuna zaintzen da (papera, IKTak…) ekimen guztiak bateratzeko konbinaketa metodologikoak lotura zuzena ere landuz.
Beraz, hauek dira gure helburuak:
- Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektuan, Proiektu Kurrikularrean eta ikastola osoaren kudeaketan integratzea.
- IKT tresnak autonomiaz erabiltzea.
- IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.
- Ikastolako agente guztien arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduak ezartzea.
Guzti honen kudeaketa egiteko ikastolak urtero IKT plana osatzen du, kudeatzeko tresnak, formazioa zein baliabide pedagogikoak bertan txertatuz.
Heldutasun Teknologikoa (TIK): Goi Mailako Ziurtagiria dugu!
Txintxirri Ikastolak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren jarraipena eta azterketaren ostean, Goi Mailako Ziurtagiria Heldutasun Teknologikoan (TIK) eskuratu du. TIKak, ikasleen gaitasun teknologikoari begira, hezkuntza-esparrutan informazioa eta komunikazioa bideratzeko sistemak eta teknologiak dira.
Goi Mailako ziurtagiri hori lortzearren, hiru esparrutan gainditu behar dira adierazle zehatz batzuk:
- Ikas-irakaskuntza: irakasleriak hezkuntza-jardueran erakutsi behar dituen trebezia teknologikoak ikastolan bertan zein kanpo.
- Administrazioa: ikastolak era sistematikan gauzatzen dituen prozesuak.
- Informazioa eta Komunikazioa: ikastola osatzen dugun kide guztien arteko komunikazioa bermatzen dutenak.
Jakina denez, alor horietan goi mailako gradu hori eskuratzeko, ezinbestekoa da ikastolak azpiegitura bikaina izatea (sareak, aplikazioak, ikas-esparru birtualak…); horrela, bai irakasleriak bai gainontzeko langileek euren lana egin dezakete aitortutako heldutasun teknologikoaren arabera.
Informazio sakonagoa nahi izanez gero, hurrengo estekan lor dezakezue: Heldutasun teknologikoa.