Agenda 2030

  1.  » 
  2. Proiektuak
  3.  » Agenda 2030

Naturarenganako errespetuak eta interesak bultzatuta, gure lurrak behar duen begirunea hezkuntza mundura ere ekartzeko; familia, ikasleak eta hezkuntza komunitate guztien partaidetzan oinarriturik, gure ondorengoentzat lur osasuntsuagoa uzteko asmoarekin, 2004 – 2005 ikasturtean Txintxirri ikastolako kideok, eskualdeko beste hainbat ikastetxe ezberdinekin elkarlanean, Eskola Agenda 2030 ekimenean dihardugu.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 2030aren HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortu; gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan, etxean eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela.
  • Arazo hauen hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
    Ikastetxea eta familia ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

Honetarako sentsibilizazio jarduera ezberdinak antolatzen ditugu, arlo ezberdinen inguruko diagnostikoak burutzen ditugu, diagnostiko hauetatik kurtsoko jarduera plangintza ateratzen da eta jarduera hauen baloraziotik lanean hasten gara. Honela egun bereziak, irteera esanguratsuak, hausnarketarako uneak, sentsibilizazio kanpainak… burutzen ditugu besteak beste.

Gizartearen premiak hala eskatuta, etorkizuneko pertsonengan, ingurumena eta jasangarritasunaren kontzientzia zabaldu nahian lanean dihardugu. Ikasle eko-ordezkari bolondresak proiektuaren parte hartzaile aktiboak dira eta beraiekin batera gurasoen parte hartzea ere ezinbestekoa da.

Eskola komunitate osoaren inplikazioarekin 2015-2016 ikasturtean “eskola jasangarria” izendapena lortu genuen. Aspaldi hasi genuen ibilbide honetan errekonozimendu bat izan zen eta horretan jarraitzeko asmotan erronka berrien aurrean lanean jarraitzen dugu. Azken urteetan GJH helburuak presente izan ditugu taldean, bai gure ekimenak diseinatzerakoan bai ikastolako egunerokotasunean balore bezala aldarrikatzerakoan.