Hezkuntza proiektua

Ikastolako komunitate (ikasle, familia, langile, aliatuak) guztiaren ibilbidea markatzen duen tresna da. Hau
guztia leku desberdinetan aurki dezakegu, hala nola, Curriculumean, antolaketan, Plan estrategikoan, urteko planean eta memorian.

Ikastolako sorreratik bidea ez dugu bakarrik egin: Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen kideak gara. Euskal Herri osoko 110 ikastolek osatzen dugu elkartea, eta hezkuntza-eredu propioa lantzen dugu.

Xedea-eginkizuna

“Ikastolaren xede nagusia pertsonak bizitzarako heztea da. Ikasleek dituzten berezko baliabideak aktibatzea – pertsonalak eta sozialak – euren potentzialitateak garatzeko eta, ondorioz, zoriontsuak eta zuzenak izateko probabilitatea handitzeko”

Zer gara?

Elorrion herri ekimenaren bidez sortutako irabazi-asmorik gabeko hezkuntzarako guraso-kooperatiba bat gara, euskalduna, anitza eta berritzailea, non, langileen etengabeko prestakuntzaren bitartez eta baliabideen kudeaketa eragingarria erabiliz, pertsonak osotasunean bizitzarako hezten ditugu.

Ikuspegia. Zer izan nahi dugu?

Elorrioko Txintxirri Ikastolak kalitatezko hezkuntza euskalduna eta berritzailea eskaintzen duen eta herrian ondo errotutako hezkuntzarako guraso-kooperatiba irekia izan nahi du, baliabideen kudeaketa eraginkorrarekin, gizartea, ingurumena eta familiaz konprometituta dagoena, eta pertsonak ardatz gisa izanik, ikasleak bere osotasunean hezi nahi dituena.

Baloreak. Nolakoak izan nahi ditugu?

PERTSONA (NORBERA)​

Bizitza fisikoan, naturalean eta sozialean, pertsona askeak izateko bidean, erantzukizunetarako prest eta norbere gaitasun​ (ahalmen) guztiei etekina ateratzeko gai izatea.Pentsamendu kritiko, komprometitua eta berezkoa. Autonomoa -Arduratsua-Ekintzailea

IDENTITATEA​

Euskal lurraldea, hizkuntza, ohitura eta kultura aintzat hartu eta berezkoak egiten dituena. Euskalduna

J​ENDARTEA​

Bizitza fisikoa, naturala eta sozialean ager daitezkeen erronka ezberdinen aurrean, taldean bizi eta taldean lan egiteko gai izatea modu aktibo, parekoan eta errespetuzkoan. Anitza-Kritikoa-Kooperatiboa