Jangela
2023-2024 ikasturteko menuak
2023-2024 ikasturteko jantoki zerbitzua, 2023ko irailaren 11tik 2024ko ekainaren 21era izango da, biak barne.
Jantokian bertan egindako janaria zerbitzatzen da. Jaki naturalekin egindako bazkariak ematen dira. Umearen garapen eta premiei egokitutako menuak ditugu.
Ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoarekin eta ikasturteko berezitasunak kontuan izanda hona hemen ordutegia:
1.txanda: 12:15ean
2.txanda: 13:00etan
3.txanda: 13:45ean
4.txanda: 14:50etan
IKASLEEN ONGIZATEA……ON EGIN!
- Ikastolan bertan sukaldatzen da.
- Bertoko eta sasoiko produktuak.
- Modu osasungarrian.
- Kalitatezko produktuak.
- 2 urtetik goragoko ikasle eta irakasleentzat zabalik ikasturte osoan zehar.
- Urterako, hilerako edo egunerako kontratagarria.
Ongizatearen irizpideak
Zeintzuk dira ikastolak jantokian ongizatea lortzeko adostu dituen irizpideak? Guraso, ikasle, zuzendaritza eta Ausolan enpresaren artean adostutako konpromisoak irakur itzazue.