Hizkuntza proiektua

Ikastolaren Hizkuntza Proiektuaren helburua euskaran eta euskalduntasunean ardazten den ikasle eleanitza garatzea da. Hartara, Hizkuntza Proiektua ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion egitasmoa da. Egitasmo integrala da, eta Ikastolaren eremu guztietan — ikaskuntza-irakaskuntzan, eskola-komunitatearen harremanetan, eta Ikastola txertatuta dagoen gizarte hurbilekiko harremanetan– eragiten du.

Hizkuntza gaitasun hau lortzeko gure ikasleak ikastolan sartzean euskarazko giroan murgilduko dira, alabaina hurbileko ditugun beste hizkuntzak ere modu natural batean jorratzen ditugu haurtzarotik nerabezarora arte.