Orduz kanpoko ekintzak

Ikasgeletan lantzen diren ikasgaietatik aparte, beste hamaika aukera daude gure ikasleen nortasuna aberasteko, beraien zaletasunak bideratzeko eta aisialdian gustuko dutena egiteko.

Ikastolak, ikasleen heziketa integrala helburu izanik, eskaintza zabala egiten die ikasleei eta zenbait kasutan elorriotar guztiei.

Horrela, ikasturte bukaeran eskaintzaren berri ematen da eta taldeak osatzen dira. Kirola, musika, artea, gorputza, hizkuntza…esparruetako ekintzak egiten dira.

Kirolaren inguruan, EKT Elorrio taldea aipatu behar dugu. Bertan, herriko ikastetxe desberdinetako ikasleek parte hartzen dute honen kudeaketan ikastetxe desberdinetako familiak parte hartuz.

IKASTURTEKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko aukera izango dugu. Hau da gure eskaintza. Beti bezala, informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.

PSIKOMOTRIZITATEA

INGELESA

XAKEA

DANTZA (AnePe)

Elorrio Kirol Taldea (EKT)

EKT – Elorrio kirol Taldea Elorrioko hezkuntza zentroek osatzen duten elkarte bat da, Elorrio Herri Ikastexea, Lourdesko Ama eta Txintxirri Ikastola.
EKT-k kudeatzen dituen kirol guztiek, dagozkien Diputazio, Federazio edo/eta EKTren asegurua dauzkate. Elkarteak eskainitako ekintzek ez dute zerikusirik Udaletxeko kirol-eskaintzarekin eta mistoak dira

Hemen duzue  kirol eskaintza eta bestelako argibideak ikusteko aukera. Informazio guztia: ektsport@hotmail.com

Ikastolen Elkarteko eskaintza

Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna.  Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan. 

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena. www.zirimola.eus